ARG: ambermb-pixabay
ETXEAN

Euskaltegian ikasitakoa etxean indartu? Noski!

1970ko hamarkadatik aurrera milaka gurasok erabaki dute seme-alabek euskarazko irakaskuntza jasotzea. Familia horien artean, ikuspuntu linguistikotik ikusita, denetik dago: euskaraz dakitenak, ez dakitenak eta ikasten ari direnak.

Gurasoek euskara ikasteko arrazoiak edota motibazioak askotarikoak dira, baina horien artean nagusienetakoa izaten da seme-alabekin euskaraz hitz egiteko gaitasuna eskuratzea.

Lehen urratsa gehienetan euskaltegira joatea da, baina prozesua bizkortzeko eta aberasteko euskara praktikatzeko aukerak biderkatu behar dira. Alegia, zenbat eta gehiago praktikatu, eta zenbat eta espazio eta testuinguru gehiagotan, orduan eta eraginkorradoa izanen da. Familia, zalantzarik gabe, espazio horietako bat da, non baden onura handia lortzerik, are gehiago, ideia eta aholku zenbait baldin badituzu:

  • Ongi menperatzen dena ahalik eta gehien erabiltzea da urrezko legea.  Eta unean une ikasitakoa, hots, oraindik finkatzeko bidean dena, berriz, hobe da momentu zehatzetan bakarrik praktikatzea. Horretarako norberak egoera egokiak bilatu behar ditu elkarrizketa batean lasai parte hartu ahal izateko, abesti baten letraren esanahiari patxadaz erreparatzeko, hiztegia praktikatzeko…
  • Eskura izan zalantzak argitzeko tresnak: hiztegiak, aplikazioak… ELAIDE.EUS gunean, adibidez, hainbat baliabide daude: ariketak, jolasak, bideoak… dena euskaraz ikasten ari diren helduentzako.
  • Haurren denborapasak eta zaletasunak aprobetxatu: ulermena edo hiztegia landu daiteke seme-alabek ikus-entzuten dituzten marrazki bizidunekin edo haur kantekin. Ipuinak kontatzea ere ideia bikaina da ahozkoa eta irakurmena lantzeko eta horri begira, ERAk hainbat baliabide eskaintzen ditu.
  • Seme-alabei familiaren ibilbide linguistikoa zein den azaldu: zergatik ari den ama edo aita euskara ikasten, ikasketa prozesuko zein momentuan dagoen… Horrela, erraz ulertuko dute zergatik aitak edo amak akatsak egiten dituen euskaraz ari direnean edo zergatik ez zaien hitz jakin bat ateratzen. Eta, horrez gain, ikasketa prozesuan inplikatuta sentitzen badira, gurasoei laguntzen ahal diete zalantzak argituz edota irakaslearena egiten, jolas batean bezalaxe.
  • Ausarta izan eta ez eduki beldurrik akatsak egiteari. Izan ere, edozein ikasketa prozesutan gertatzen da eta ez luke izan behar euskara ez erabiltzeko arrazoi. Hizkuntza erabiltzen joan ahala, arian-arian fintzen doa dena eta segurtasuna irabazten da.
  • Akatsak zuzendu behar dituena etxeko beste heldu bat bada, zuzendu aurretik ziur egon akats bat dela.  Izan ere, zenbaitetan ongi esandakoak zuzentzen dira eta horrek ziurgabetasuna piztu dezake ikasten ari den pertsonarengan. Momentua ere ongi aukeratu behar da, zuzenketak komunikazioa oztopatu ez dezan, ez baita egokia pertsona horren solasa etetea. Azken batean, ikasten ari den pertsonak eskertuko du etxekoen laguntza eta babesa.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat