BALIABIDEAKETXEAN

Ipuin interaktiboak: ez dira bideojokoak, baina “molatzen” dute

7 ipuin interaktibo

Ikasteko dela nola denbora pasa bezala, beti nabarmendu da literaturaren garrantzia, baina ezin ukatu gero eta lehiakide gehiago dituela eta gero eta handiagoak. Ikusentzunezkoen garaian estimulu askotako eskaintza dago, are gehiago haurrentzat. Gauzak horrela, askotan zaila dirudi seme-alabak irakurzaletzea. Goiz hastea eta gustuko dituzten aukerak eskura jartzea gako omen da eta tesuinguru horretan jaio zen ERAren Ipuin Interaktiboak atala, berriki osatua. Bertan jadanik 7 istorio daude, ilustrazio polit-politez jantziak eta interaktuatzeko hainbat botoitxorekin. Horrela, txoriak mugitzen dira, abesten dute, ardiak ibiltzen dira, otsoek orro egiten dute…

Aukera paregabea da irakurtzen ikasi berri duten haurrentzat testuak arinak direlako eta ilustrazio eta mugimenduekin ederki pasako dutelako, baita haur txikiagoentzat ere, Play botoia sakatuta narratzaileak istorioa kontatuko baitie. Etxean biko-irakurketak egiten dituzten familientzat ere ezin hobea da, guraso eta umearen artean istorioa eraiki daitekeelako, hurrengo pantailan gertatu daitekeenari buruz hitz egin ondoren ea asmatu ote duten egiaztatu, kontakizunean agertzen diren gaiei buruz luze eta zabal solas egiteko: natura, lagunak, berdintasuna…

Luze egon gintezke ipuin interaktiboen onurei buruzko azalpenetan, baina, ez al da politago izanen zuek zeuek konprobatzea?

Berrienak:

 

Aurrekoak:

Ilustrazioak Liébana Goñi iruindarrak egin ditu: https://www.liebanaillustration.com/

CC BY-SA 4.0