ARG: Pixabay/Leuchtturm81
ETXEAN

Filmak eta marrazki bizidunak euskaraz

Nork ez du denbora librearen zati handi bat telebistaren aurrean pasatzen? Batzuek gehiago, beste batzuek gutxiago, bai, baina esan daiteke ia denon aukera bat dela. Bada, aukera horren baitan ere badago marrazkiak eta filmak euskaraz ikustea, alaba-semeendako mesedegarri.

Hizkuntzak ikasteko prozesua ez da ikastetxera mugatzen, etengabea baita. Hortaz, haur eta gazteak telebistaren aurrean daudenean ere, hizkuntza bereganatzen, aberasten eta finkatzen ari dira. Neurri batean, gurasoen esku dago hizkuntza hori zein den erabakitzea.

Gainera, telebista haur eta gaztetxoen erreferente iturri nagusietako bat da. Une honetan gaztelaniatik eta inglesetik dituztenez erreferente gehienak, ez  legoke gaizki euskarazko erreferenteak ere izan ditzaten zaintzea.

Argi dago telebistan ez dela euskarazko eskaintza nagusitzen, baina euskaraz ikusteko aukerak egon badaude.  Alde batetik, euskarazko telebista kateak ditugu (ETB 1, ETB 3, Xaloa…). Bestetik, teknologia berriei esker, marrazkiak eta filmak euskaraz ikusteko zenbait aukera dugu.

Hemen dituzue lotura interesgarri batzuk:

EiTB Nahieran
Nahieran webgunean hainbat film ditu online ikusgai. Aukera duzu bertan bilatzeko edo, erosotasunagatik, jarraian duzuen taulan topatuko dituzue haurrentzako filme horien lotura zuzenak:

Karramarro Uhartea Glup Asterix Galiarra Olentzero eta subilaren lapurreta Lur eta Amets
Munduari Bira Supertramps Cristobal Molon Olentzero eta oparien ordua
Haragijaleen Krisia Anima Channel Betizu izar artean Betizu eta urrezko zintzarria
Megasonikoak Ametsen Lapurra Pailazokeriak Unibertsolariak munduaren ertzaren bila

 

Eta 10-12 adin tarterako

Go!azen filma Aupa Etxebeste!
Zigortzaileak Nomadak TX

 

http://www.euskal-encodings.com/smf/
Euskarazko marrazki bizidunak, haur eta gazteentzako filmak eta kirol ikuskizunak doan jaisteko aukera. 200 marrazki baino gehiago eta haur eta gaztetxoentzako 500 filmetik gora.

http://www.eitb.eus/eu/hiru3/
ETB3 kateak haurrentzako programazioa eskaintzen du euskaraz. HIRU3n ikusgai dago programazio osoa: marrazki bizidunak, bideoak eta jolasak euskaraz, adinaren arabera sailkatuta.

Hiru3 aplikazioa
Mugikorretarako eta tableterako aplikazioa. Bertan ikusgai dago ETB 3-ko programazio osoa: marrazki bizidunak, bideoak eta jolasak euskaraz, adinaren arabera sailkatuta.

Youtube
ERA-ren youtube kanalean sare sozial honetan sakabanatuta dauden hainbat film zerrendatu ditugu. Jarraian dituzue:

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat