Arg: ERA
BALIABIDEAK

Gabonetan euskaraz aritzeko baliabideak eta aisialdirako proposamenak

Gabonen bezperan gaude, hemen dira urteko egunik zoroenak eta egitekoen zerrenda amaigabea: azken uneko opariak, bazkari-afarietarako erosketak, umeen azken eskola eguna, Olentzeroren festa… Zorabio-giro horretan, ordea, umeak poz-pozik daude, gaur hasten baitira gabonetako oporrak eta horiekin batera ospakizunez eta jarduerez betetako bi aste, elkarrekin gozatzeko eta plan politak egiteko.

Neguko oporretan oso gustura egoten gara etxean, goxo-goxo eta lasai. Gure seme-alabekin kontu-kontari eta jolasean aritzeko une aproposak dira horiek, baita euskarari tartetxo bat eskaintzeko eta euskararekiko gure jarrera eta estimua adierazteko ere. ERAren baliabideak atalean hamaika aukera dituzue eskura, baliagarri izanen zaizkizuenak: zinea eta marrazki bizidunak, jolasak, ipuinak eta literatura, musika…

Etxetik kanpo elkarrekin gozatzeko garaia ere bada; izan ere, Nafarroako herrietan, aisialdian euskaraz aritzeko eskaintza oso zabala izaten da egun hauetan. Askotariko proposamenak, ERAren agendan bildu ditugunak: musikalak, ipuin kontaketak, Irrien lagunak, txontxongiloak, antzerkia, Ene Kantak, pailazoak, Goazen!, tailer ezberdinak, legoteka…
Primeran pasatzeko garaia iritsi da eta horretan hasteko hemen dituzue eguberrietako apaingarriak egiteko proposamen dibertigarri batzuk:

 

 

CC BY-SA 4.0