Ama-aita jostalariak bi munduren artean txandaka ibiltzeko gai dira: haurren unibertso zoragarri eta zirraragarrian murgil daitezke, non jolasa bera baita gauzarik garrantzitsuena. Horrela, barnean daramaten haurrarekin konektatu eta tarte batez atzera eginez haurraren betaurrekoak janzten dituzte. Aldi berean, haatik, oinak lurrean gorde eta gauza dira mugak non diren ongi bereizteko eta jakiteko noiz itzuli behar duten mundu errealera.
Seme-alabekin jolastea, gainera, ongi pasatzea baino askoz gehiago da. Harremanak estutzeko balio du, baita haurrek taldean aritzeko eta gurasoekin denbora gehiago pasatzeko gogoa pizteko ere. Hori gutxi balitz, aukera ematen du umeei jarduera eta trebetasun hainbat irakasteko.
Batzuetan, halere, badira haurrekin nola jolastu ez dakiten gurasoak edota nahi eta ezinean ibiliko direla uste dutenak, baina badute nondik abiatu ama/aita jostalari izaten hasteko:
1- Modu aktiboan jolastu behar da eta ikuslearen rola baztertu. Bestela, zaila da beraien munduan sartzea eta bertan gertatzen dena ulertzea.
2-Denbora-tarte bat gorde behar da egunero seme-alabekin jolasteko.
3- Jolasari bide eman behar zaio eta haurrari utzi protagonista izaten.
4- Nork bere harri-koskorra ekarri behar du eta dakien hori erakutsi/irakatsi: haurrei ideiak eman, esku-jolasak erakutsi, abestiak, zotz-egiteko formulak… Izugarri laguntzen ahal zaie bere adierazkortasuna lantzen, baita sormen-gaitasunean ere.
5- Jolas-bildumak eskura edukitzeak laguntzen du
XALDUN KORTIN | JIRA BUELTAN | URTXINTXA | HIK HASI |