Gaur hasi dira Aste Santuko oporrak. Udaberrian sartu berritan gaude eta pozik hartzen ditugu egun luzeak eta eguzkitsuak, eta horiek probesten ditugu batera zein bestera mugitzeko eta plan bereziak egiteko.
Ez da burutazio handirik behar horretarako, bizikleta hartu eta elkarrekin paseotxo bat eginez haurrak gustura egonen dira. Dena den, egunari etekin handiagoa atera nahi badiozue eta ez badakizue nola, ERAk hainbat proposamen ditu, guztiak interesgarriak eta euskaraz egiteko aukerarekin:
- Landa eremuan eta mendian ibili nahi baduzue Leitzara hurbildu eta Peru-Harri museoa bisitatu dezakezue, edo Estellerriko, Aranguren Ibarreko edo Baztango ipuin-paseoekin gozatu.
- Kostaldean, berriz, baleen inguruko bisitaldi ederra egiteko aukera paregabea duzue Pasai San Pedron dagoen ALBAOLA Itsas Kutur Faktoria
Bestalde, Nafarroako hainbat herritan izanen dira kultur ikuskizunak. Horien berri jakiteko sartu ERAren agendan.
Jai egun dezente ditugu aurretik eta ziurrenik guztietan ez dugu kanpoan ibiltzeko girorik izanen. Etxean gelditu eta “sofa” plana egin behar baduzue, gogoratu ERAren baliabideen atala ere eskura daukazuela: marrazki bizidunak edo film bat ikusi, musika entzun edo ipuin bat irakurri, aho korapiloak edo igarkizunak asmatu… Familian, elkarrekin gozatuz, aise pasako da denbora.
Etxean zein kalean, baliatu itzazue aukerak eta goza ezazue!
CC BY-SA 4.0