ARG: ALBAOLA/Mendi
KANPOAN

UDABERRIKO PLANAK III: Baleen bila

Azkeneko eskola egunak dituzte haur eta gaztetxoek. Liburuak eta motxilak alde batera uztearekin bat udako oporrak hasiko dituzte, ohi bezala, ekainean, urteko egunik luzeenetan alegia, eguzki ordu gehien izaten den sasoian. Kanporako planak egiteko garairik aproposena, zalantzarik gabe.

Beraz, etxekoak bildu eta adostu denon artean nora joan. Udako beroari aurre egiteko aukera franko ditugu gure inguruetan: erreka bazterrak, urtegiak, igerilekuak edota hondartza eta itsasoa. Aukera ona edozein dela ere, oraingoan Gipuzkoako kostaldea hautatuko dugu honako proposamena egiteko: Pasai San Pedron dagoen ALBAOLA Itsas Kutur Faktoriara egun pasa familian.

Euskal arrantzaleen historia ezagutzeko eta itsas abenturan murgiltzeko bidea ematen du plan honek. Hasteko, autoa aparkatu eta itsasontzia hartu behar da Pasai Donibanetik San Pedrora pasatzeko. A ze emozioa!! Haur askorentzat lehenbiziko aldia izanen da, gainera!!

Behin Albaolara iritsita bisita gidatua izanen duzue. Garai bateko euskal arrantzaleek baleak harrapatzeko erabili izan zuten itsasontziaren erreplika egiten ari dira bertan: San Juan baleontzia. Lan ikusgarria, benetan, tamaina handiko ontzia baita. Eraikitze prozesua bertatik bertara ikusteaz gain, jatorrizko ontziaren historia ere ezagutuko du bisitariak, esaterako, XVI. mendean hondoratu zela Kanadako kostaldean.

Bisita amaitutakoan kulturaz gozatzeko aukera dago Albaolako itsas antzokian, izan ere, artisauek eta ontzigileek lana bukatzean, ekitaldi artistikoak antolatzen dira: kontzertuak, bertso saioak, hitzaldiak, proiekzioak… Faktoriako programazio kulturalaren berri izateko begiratu “Laster Faktorian“, “ekitaldiak” atalak edo hilabeteroko aldizkarian harpidetu zaitezke.

Eta itsasoko olatu artean segi nahi duenak, berriz, hamaika plan ditu inguruan, horretarako toki paregabea baita kostaldea: Hondarribia-Hendaiatik Jaizkibel mendi aldera doan ibilaldia egitea itsasontziz, Donostia inguruan katamaranen ibiltzea, belaontzi bat alokatzea, Donostiatik Pasaiara Lucretia belaontzi klasikoan itsas-bidaia egitea …

Bisitatu Faktoria, nabigatu historian zehar eta bizi euskal itsas abentura!

ALBAOLARA BISITA EGITEKO INFORMAZIO PRAKTIKOA:

Prezioa

  • 7,00 €   Sarrera arrunta.
  • 5,00 €   <25 urteko ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak, aniztasun funtzionala duten pertsonak eta jubilatuak. 
  • 6 urtetik beherakoek debalde.

Ordutegia

  • Ordutegiaz informazioa jasotzeko Albaolarekin kontaktuan jartzea gomendatzen dizuegu: bisitak@albaola.com / 943 39 24 26
  • AURRETIK ERRESERBATZEA EZINBESTEKOA

Nola iritsi
Hemen argibideak

 

Familian egiteko planen seriea:

Udaberriko planak II

Udaberriko planak I

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat