Arg: Pixabay - Geralt
Hizkuntzak nahastea
ETXEAN

Gure haurttoak euskara eta gaztelania nahasten ditu

Ohikoa da hizkuntza bat baino gehiago aldi berean ikasteko prozesuan mintzaira horiek nahastea. Eta horrek hainbat gurasorengan ardura edo zalantzak sor ditzake, adibidez: “quiero ura”, “zergatik bai”, “Esan dizut que hortzak garbitu ditut”, “Si nik ez dut egin”, “de mayor quiero ser albaitari”, …

Eta normala da hori gertatzea.

Horren gainean galdetu diogu Paula Kasaresi, NUPen hizkuntzen didaktikaren irakaslea dena, eta honako hau esan digu: “Haur gehienek ttiki-ttikitan mintzairak nahasten dituzte baina pixkanaka hizkuntzak bereiziz joaten dira. Izan ere, hizkuntzak nahastea mintzairak bereizteko prozesuaren fase bat da”. Ez da kezkatzekoa beraz.

Horrez gain, Kasaresek gako batzuk eman dizkigu haurrei hizkuntzak bereizten laguntzeko:

Bestalde, zuzendu baino gehiago, hobe eredua ematea edo haiek bi hizkuntzak nahasiz errandakoa euskaraz zuzen birformulatzea. Hau da, haurrak “zergatik me gusta” esaten badu, zuzenketa egitea baino, hobe litzateke eredu ona ekartzea: “A, bai? Gustatzen zaizulako?”.

Hizkuntzak txikitan ikasteko prozesuan interesa baduzu, Hitzez eta hizkuntzaz jabetzearen lilura eta Hizkuntzaz jabetzen: izan zaitez lekuko! artikuluak aholkatzen dizkizugu.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat