IV. ERA Eskolak kartela
IV. ERA Eskolak kartela
ETXEAN

IV. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online

Zoriontasuna eta ongizatea, horixe da gurasoek seme-alabentzat nahi dutena. Eta helburu hori gogoan dutela aldiro ari dira erabakiak hartzen, izan elikaduraren inguruan, edo osasunarenean, nola lotarako errutinen inguruan… beti dabiltza hautu egokienaren bila. Bada, horiekin bezala gertatzen da hizkuntzarekin ere, sarri hartu behar izaten baitira euskarari lotutako erabakiak, eta ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online, horretan lagungarri izan nahi du.

Eta batzuetan erabakiak hartzea ez da nahi bezain erraza. Informazioa falta zaigula iruditzen zaigu, gai guztietan jantzita egotea ezinezkoa dela, ondokoari entzun arte gai horretan inoiz ez dugula pentsatu… Horri begira, hain zuzen ere, eta inor ez denez ikasia jaio, ERA Eskola sortu zen 2020an: gurasoentzako trebakuntza online.

Aurtengo edizioan Saioa Alkaiza, Iñaki Eizmendi, Maialen Cuevas eta Aritz Olagoi hizlariak ditugu, eta saio guztiak ERA.eus-en YouTube kanalean ikusgai daude. Baita podcast formatuan ere.

Edizio guztiak ERAko Baliabideen atalean

ERA Eskolaren lau edizioak Baliabideen atalean dituzue eskura, Gurasoentzako Aholkuak azpiatalean.

2025eko hizlariak, gaiak eta saioetara loturak:

ERA Eskolak 2025, youtube kanalean eta spotify-n