ARG: ERA
Jolasak eta solasak, haurrak lurrean eserita esku jolasean
BALIABIDEAKKANPOAN

JOLASAK ETA SOLASAK, kalean eta lagunartean jostatzeko bideoak

Garai batean erabat ohikoa zen haurrak jostetan nonahi ikustea, kaleak neska-mutikoz beteta egotea. Gaur egun, aldiz, kasik ohikoagoa da haurrak joan-etorrian ikustea, musika eskolarako bidean doazela edota entrenamendutik bueltan. Eta adinean gora egin ahala, teknologiek hartzen diete denbora eta espazioa kaleko eta lagunarteko jolasei.

Ez dugu ahaztu behar haurrek jostetan ibiltzea beharrezko dutela. Jolasa, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea  da eta, bereziki, hizkuntza barneratzeko eta sendotzeko tresna paregabea. Lagunarteko hizkera sustatzeko oso baliagarria da. Horretan, nabarmentzekoa da jolasaren bidez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetzen dela eta horrek, noski, sekulako garrantzia du. Haurrak gustura sentitzen badira euskaraz jolas eginez hizkuntza jarduera dibertigarriekin lotzen dute. Alegia, eskolako ikasgaiak ikasteko baino zerbait gehiago ere badela. Gainera, abestiak, esapideak, formulak eta hiztegia erabiltzen dira. Haurrek jostetan denbora asko pasatzen dutela kontuan harturik, erraz ohartuko gara zenbatekoa den jarduera horien garrantzia. Jolasean euskara erabiltzea lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua da.

Neska-mutiko kozkorrak goma-jolaseanHorri erreparatuz, eta aldi berean, euskaraz jolasten aritzeko aukera anitzak emateko asmoz, sortu zuen ERAk Jolasak eta Solasak bilduma. V. edizioa kaleratu du aurten, eta azkeneko bideoak Lekunberrin grabatu dira, bertako neska-mutiko eta familien laguntzaz. Egindako lan berriak lehengoari gehituz, orain, guztira 30 bideo daude bilduman. Baliabide praktikoa da, inondik inora, kalean, plazan, eskola atarian… lagunekin jostatzeko: goma-jolasera, sokasaltorako, zotz egiteko, esku-jolasera… Azken batean, egoera ezberdinetarako egokiak diren jolasak, formulak, hitz-jokoak eta kantak biltzen dira bilduma honetan.

Neska-mutikoak bakarrik edo gurasoek ere parte hartuta, nahi bezala aritzeko modukoak dira. Bideoetako azalpenak oso lagungarriak dira nola jostatzen den erakusteko, eta iraupen laburrekoak direnez, erraz eta arin ikus daitezke.

Bideo guztiak ERAren Youtube kanalean ikus daitezke, transkribaketa eta, behar izanez gero, itzulpena barne.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat