ARG: PIxabay/TeeFarm
ETXEAN

KUKURRUKU!! … eta ez kikiriki, cocorico edo cock a doodle doo

Haur txikiak, hizketan hasi aurretik ere, soinuak egiten hasten dira, hitzak imitatuz. Soinu horiek onomatopeiak dira, soinuen eta esanahien arteko lotura zuzena adierazten duten hitzak.

Oso ohikoa da, beraz, haurtzaroan onomatopeiak erabiltzea. Ez da, ordea, txikienen kontua soilik, soinuak erabiltzen dira beste hainbat adierazpenetarako: istorioak sortzeko eta osatzeko, irudimena lantzeko edota hizkuntzarekin jolasteko. Gainera, soinu jakin batzuk imitatzeko ezin aproposagoak dira, esaterako, ekintzak, garraiobideak edota animalien hotsak adierazteko: plisti-plasta, brum- brum, kukurruku!

Onomatopeiak mundu zabalean ezagutzen dira, hizkuntza guztietan baitaude, nahiz eta bakoitzak bere soinu propioa duen. Horrela, oilarrak egiten duen hotsa imitatzeko euskaraz kukurruku esaten dugu; gazteleraz, kikiriki; frantsesez, cocorico eta ingelesez, cock a doodle doo. Guztiak hots beraren onomatopeiak dira, baina bakoitza bere hizkuntzan.

Hona hemen animalia batzuen soinuak euskaraz, Juan Inazio Lizarragaren Haurren munduko hiztegi txikia bilduman jasoak:

ANIMALIAK BEREN HOTSAK
– Ahateak
– Ahuntzek bekereke egiten dute
– Apoek eta igelek korroka egiten dute
– Astoak arrantza egiten du
– Behiek, oreinek eta elefanteek marru egiten dute
– Behorrek eta zaldiek irrintzia egiten dute
– Beleek karraka egiten dute
– Hartzek, lehoiek, tigreek, panterek… orroa egiten dute
– Katuek miau edo marraka egiten dute
– Oilarrak kukurruku egiten du
– Oiloek kakaraka edo kakara egiten dute
– Otsoek ulu egiten dute
– Txakurrak zaunka
– Txerriek eta basurdeek kurrinka egiten dute
– Txoriek txioka
Kua-kua
Beee
korrok-korrok-korrok
anja-anja, arrantzaka ari da
marruka ari dira
iiijjiii. irrintzika ari dira
kar-kar-kar, karraka ari dira
orroka ari dira
miauka edo marraka ari dira
kukurruku
kakaraka
aauuuuu uluka
au-au
kurrin-kurrin
txio-txio

Gehiagorenak ezagutu nahi dituenak zerrenda luzeagoa du BERRIAko estilo liburuan.

Eta, jakina, badira bestelako aukera batzuk, familian animalien izenak ikasi eta hotsak praktikatzeko:

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat