ARG: Pixabay
KANPOAN

Larunblai, asteburuko aisialdi programa bat baino gehiago

Larunblai aisialdi-programa bat da, euskaraz ikasten duten Lehen Hezkuntzako haurrendako antolatua, baina hori baino askoz gehiago ere bada. Zergatik? Asteburuetan dibertsioa ziurtatzeko ez ezik, lagunartean euskararen erabilera bultzatzeko bereziki sortua baita. 

Jendeak ez du berdin hitz egiten bizitzako egoera guztietan. Umeak, adibidez, ez dira berdin solasten irakaslearekin edo lagunekin. Irakaslearekin ari direnean hizketa formala darabilte eta adiskideekin badaude, aldiz, lagunartekoa edo informala.  

Euskararen dieta osasungarria artikuluan aipatu bezala, euskara ikasten ari diren haurrek baliabideak behar dituzte hizkuntza edozein egoeratan (familian, lagunartean, eskolan) egoki eta eroso erabili ahal izateko, eta garrantzi berezia eman behar zaie ahozko erregistro informalei, egunerokoan oso beharrezkoak direlako.

Larunblai ekimenak haurrei tresnak ematen dizkie ahozko erregistro informalean erosotasunez aritzeko gustuko dituzten ekintzak egiten dituzten bitartean, esaterako, jolasak, eskulanak, haurrek proposatutako ekintzak, irteerak, kanpaldiak…

Antolatzailea Euskaltzaleen Topagunea da eta honako herri hauetan eskaintzen da, Euskara Zerbitzuekin elkarlanean: 

Herria Kurtsoa Eguna eta ordua Izen-emateko data eta telefonoa
Antsoain LH 5-6 Larunbata, 16:30-18:30 Urriak 23-30 / 012 
Aranguren Ibarra LH 2-6 Ostirala, 17:30-19:30 Irailak 23-urriak 2/ 948150193
Artika LH 3-6 Bi larunbatean behin, 16:30-18:30 Irailak 23-27 / 012 
Atarrabia LH 3-6 Larunbata, 16:30-18:30 Irailaren 27ra arte / 685 115 756 
Berriobeiti LH 3-6 Bi larunbatean behin, 16:30-18:30 Irailak 23-27 / 012 
Berriozar LH 3-6 Larunbata, 16:30-18:30 Irailak 23-27 / 948 300 359 
Burlata LH 3-6 Larunbata, 17:00-19:00 Irailak 23-27 / 012 
Eguesibar LH 3-6 Bi larunbatean behin, 16:30-18:30 Irailak 23-27 / 012 
Larraun LH 3-6 Bi larunbatean behin, 16:00-19:00 Irailak 23-27 / 948 504 400 

CC BY-SA 4.0