Aita umea besotan
BALIABIDEAKETXEAN

Lehen hitzak… eta ondoren datozenak

Gurasoendako zinez esperientzia ederra da ume-ninien garapena bizitzea, bertatik bertara ikustea eta parte hartzea. Denbora hartzen du prozesuak eta familiei une polit-politak ematen dizkie.  “Lehen hitzak” esaten dituen momentua, esate baterako, berezia da. Haur guztiek erritmo bera ez izan arren, gutxi gorabehera seigarren edo zazpigarren hilabetearen bueltan hasten dira lehen hitzak esaten. Hura lorpen handia da umetxoarendako, erakusten baitu ulertzen duela soinu jakin batzuek esanahi bat irudikatzen dutela. Poliki-poliki, haurra ere soinu horiek bere egin eta erabiltzen hasiko da. Hasieran, soinuok nahiko oinarrizkoak dira, alegia, hurbiltzen dira, nahiz ez izan erabat garbiak. Denborarekin, aldiz, geroz eta zehatz, fin eta argiago ahoskatuko ditu.

Hasierako mugarri horren ondoren, berehalako aurrerapen bizkorra eta nabaria dator. Inguruan dituzten gauzak izendatzeko gai direla ohartzen dira eta horrek dakarrenaz. Prozesu hori errazteko, hizkuntza gehienek haurrendako hizkera bat garatu dute forma sinpleak erabili eta onomatopeietan aberatsa dena. Gainera, sarritan  gertutasun eta samurtasuna adierazten duen ahoskera nabarmentzen da. Gisa horretako hizkerek funtzio zehatz-zehatza dute, alegia, haurra eroso eta seguru sentiaraztea komunikazioa errazten dion heinean, nola ikaste-prozesuan laguntzea, beti ere helduak haurra imitatu gabe. Hori dela eta, garai horretan haur hizkera erabili arren, aldi berean eguneroko soinuak behar bezala ahoskatu behar dira,  esaldi errazetan. Poliki-poliki ulertzen joanen da, baita imitatzen ere.

Euskarak ere badu haur-hizkera aberatsa. Hainbat bildumatan jasota dago, batez ere, hiztegi eta esamoldeez osatua. Ohikoak dira errepikatzen diren soinu eta silabak, animalien eta bestelakoen hitzak, edo LL, Ñ eta X bezalako ahoskera samurra duten hitzak. Guraso euskaldunen artean badira euskara etxean ikasi zutenak, baita eskolan ikasi zutenak ere. Bi taldeotan bada haur-hizkera ez dakienik edo gehiago ezagutu nahi duenik, eta horiek denak eskura dute, esate baterako, Haurren Munduko Hiztegi  Txikia eta Xaldun-Kortin materiala, poliki-poliki egunerokoan txertatzen hasteko.

 

*Xaldun Kortin: Nafarroako Liburutegien Sarean dago:

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat