ARG: Karrikiri
BALIABIDEAK

Liburuak, jolasak, arropa, musika… aholku txiki batzuk Gabonetarako

Durangoko Azoka bukatu berritan bete-beterik daude Karrikiri Euskal Dendako apalategi guztiak. Helduek badute zer aukeratu, baina etxeko gazteenek gozatu berezia hartuko dute bertan: liburuak, jolasak, arropa, musika… den-dena euskara hutsean, hori baita  denda honek duen berezitasuna.

Aukera zabala denez bertako langileek zenbait aholku eman dituzte. Hona hemen etxeko txikienentzako proposamenak:

Liburuetan: Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa, “mundua poza eta barrearekin batera ezagutzen hasteko liburua”; bizitza eta heriotzaren inguruko ipuin bat, Xinda; edota Marcus Pfisteren Ortzadar Arraina.

Halako aholku sorta batean, ezin ditugu klasiko txikiak ahaztu: Bernardo Atxagaren Holaxe bizi da Xola, edo Biga bildumako edozein liburu, “edonori algara bat ateratzeko kapaza da gure Biga bere abenturekin”.

Azkenik, oso modan dagoen kontu bat aipatu dute: manga. Euskaraz ere bada; adibidez, X-Venture. Gorputza krisian, “horiekin gure heroien bidez gorputza eta bere funtzionamendua ezagutuko dugu”.

Arropetan, berriz, “Hara bi” enpresa amaiurtar eta urruñarraren Eroriz ikasten da oinez dioen kamisetak dituzte, “arropa zikindu, gozatu eta bizitzeko egina dagoelako”.

Jolasak ere badira Karrikiri Euskal Dendan: Otu (“Bota kartak eta ekin buruari!”), Ikastolen Elkarteko Igarri Migarri (“Kaxa txiki batean gordeta dauden milaka momentu zoragarri”) edo Diamoniak (“Jokalari bakoitzak bere estrategia du bere gaztelua eraikitzeko!”).

Musikarekin gozatzeko aukerak milaka, esaterako Goazen!, gaztetxoen artean arrakasta handia duena edo Euskelelea, Ibil bedi, Ene Kantak…

Euskara oparitzeko toki aproposa da, zinez, Karrikiri Euskal Denda. Azken orduan bazabiltzate, ordea, jakin ezazue ohiko ordutegia zabalduko dutela egun hauetarako. Eta Iruñeko Alde Zaharreko dendara hurbildu ezin baduzue bada bigarren aukera bat ere: online denda. Goxatu belarriak, landu irudimena, eta gozatu euskaraz!

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat