will-francis ( unsplash)
BALIABIDEAKETXEAN

Lo Potolo, etxeko ttikiendako podcast berria

Guztiok dakigu zeinen garrantzitsua den ohera joan aurretik gure gorputza lasaitzea eta ditugun kezkekin eta ezinegonekin deskonektatzea. Lokartu aurreko une hori etxeko txikiekin bereziki zaintzen dugun unea izaten da. Bakoitzak bere ohiturak eta errutinak hartzen ditu tarte hori ahalik eta goxoena izan dadin eta horien artean ipuina izanen da, ziurrenik, gehienetan erabiltzen dugun baliabidea.

Haurrek, izan ere, oso gustukoa dute ipuinaren ordua, aita-amarekin partekatzen dutelako eta elkarrekin gozatzen dutelako. Gurasoekin lotura afektiboa sendotu eta umeen irudimena eta jakin-mina pizteaz gain, euskaraz egiten badugu, hizkuntza aberasteko eta garatzeko tresna ezin hobea bihurtuko zaigu ipuina; hitz berriak, esamoldeak, errimak, asmakizunak, aho korapiloak… ikasi eta transmititzeko aukera ematen digulako.

Horretarako, besteak beste, audio-ipuinak baliatu ditzakegu, esaterako, EITB-k bere podcast atarian entzungai jarri berri dituenak: lotara joateko audio-ipuin laburrak,  Lo Potolo liburuan oinarritutakoak. Dagoeneko eskura dago ERAren baliabideen atalean ere, beste hainbat bildumekin batera.

Audio-ipuin fikzionatu laburrak dira, minutu 1 eta 8 minutu artekoak, idazle ezagunek idatzitakoak: Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi eta J.Kruz Igerabide, besteak beste.

Entzuleari bidaia etengabea proposatzen dioten ipuinak. Gelaren argiantzean,  mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten direnean, lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, areago  ahots gozoek belarrira esaten dizkizutenean. Haurrek beste gozatuko dute gurasoek  liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara… “.

Belarriak zabal- zabalik eta erne ditugula, entzun ditzagun ipuinak eta egin dezagun amets erakusten diguten mundu magikoarekin!

 

CC BY-SA 4.0