ARG: Pixabay
BALIABIDEAKETXEAN

Mila eta bat gauerako ipuinak, abestiak, ikusentzunezkoak…

Lurra biribila da, urteak 12 hilabete ditu eta haurrek euskara berezko izan dezaten gozatu bitartean euskaraz aritzeak ez du ordezkorik. Horretarako onena da lagunartean edota familian jolastea, baita bestelako bizipen aberasgarriak metatzea ere, hala nola plaza, areto eta antzokietako zuzeneko kultur emanaldiekin barre edo negar egitea, edota zur eta lur geratzea. Esperientzia horiek sarritan bizi osorako arrasto ederra uzten dute gainera.

Eta etxeko, lagunarteko eta antzokietako une paregabe horiek ere osatu daitezke, online dauden kultura baliabideekin esate baterako. ERAk lan handia egiten du sarean sakabanatuta dauden kalitatezko altxor horiek topatzen, antolatzen, eta adin txikiko haurrak dituzten gurasoei helarazten. Azken hilabeteetan, ezkutaturik zeuden altxor ugari bildu ditu. Horrela, baliabideetako atal gehienak osatu egin dira eta gaurkoan bereziki arreta hauengan jartzera gonbidatzen zaituztegu:

  • Ipuin bilduma zoragarriak agertu dira bidera: ilustrazioz edota musikaz lagunduta, kontalari errealekin, telebistako kontaketa-saio batekoak, audio-ipuinak… eta askotariko gaiak. Ia bi urterako materiala dago, gauero lokartu aurretik seme alabekin ipuin bana entzun edo ikusteko adina. Izugarria benetan! Eman begiratua bideo-ipuin eta audio-ipuin atalei.
  • Musikak gogoari eta animoari egiten dio kilika, zuzenean, bitartekorik gabe. Batzuetan abestiak entzuten ditugu, besteetan doinuak eramaten gaitu: sehaska kanten kulunka goxoa, adinka sailkatutako abestiak edo hainbat jardueretarako abestiak (urtebetetzeak, jolasak, etxeko kontuetarako…). Spotify zerrendak ez ezik, orain bideoklipak ere badira. Bisitatu musika atalaren aukeraketak eta sakatu atsegin dut.

Baliabideak gaika antolatuta izatea erabilgarria da oso, batez ere norberaren gustukoa edo norberari komeni zaiona aurkitzea errazten baitu. ERA, nolanahi ere, urrunago doa eta baliabideak deskubritzeko beste modu bat ere proposatu nahi du: KULTURA ETXEAN atala. Hor makina bat proposamen dago, asteka sailkatuta: literatura, musika, jolasak, ikus-entzunezkoak, aplikazioak… Osotara hamar asterako aukeraketa bikaina, uda osorako lagun. Beraz, etxean ala bidaiatzen, hondartzan, urtegian edo errekan, mendian, plazan edo terrazan, baduzue aukera! Disfrutatu!

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat