BALIABIDEAK

Ongi etorri jaioberri!, guraso berrientzako liburuxka

Umea izatearekin batera garai berria irekitzen da gurasoentzat eta familia osoarentzat. Seme/alaben jaiotzak poz handiko momentuak ekartzen ditu, eta baita ardura berriak ere; izan ere, haurrak zoriontsu izatea da gurasoen helburua, eta hori lortzeko baliabideak eskaini nahiko dizkiete seme-alabei. Horretaz gain, erabakiak hasten hartzeko garaia da, besteak beste, txikitatik zein hizkuntza ikasi behar duten erabakitzea.

Hizkuntzarekin lotutako kontuetan laguntzeko, Nafarroako eremu zabal bateko euskara zerbitzuek argitalpen bat kaleratu dute. Bertan, euskara jakiteak dituen onurak agertzeaz gain, hainbat gomendio ematen dizkiete gurasoei. Dagoeneko, askok etxean jasoa izanen dute aipatutako liburuxka.

Euskararen transmisioan familiak duen garrantzia azpimarratzen dute, kasu guztietan, kideak euskaldunak izan ala ez. Hala, zenbait gomendio ematen dira, ama/aitaren hizkuntza profilaren arabera, hots, euskaldun direnentzat eta ez direnentzat. Hona segidan horietako batzuk:

– Zein onuragarria den euskara ez dakiten horiek hizkuntzarekiko interesa ager dezaten: atxikimendua;  edo zer jarrera har dezakete familian euskara dakien beste norbait dagoenean: erabilera-ohiturak.

–  Euskara pixka bat dakitenen kasuan, zein garrantzitsua den euskaraz aritzeari tartea eskaintzea,  une edo egoera zehatz batzuetan baldin bada ere: errutinak.

–  Edo, agerikoa eta oinarrizkoa den beste ideia bat, euskaldunen artean euskaraz aritzea, batuan zein herriko edo eskualdeko aldaera berezian: euskalkiak.

Euskarazko irakaskuntzak urteetako esperientzia eta ibilbidea du. Horrek ematen duen bermea ahantzi gabe, familia da edozein ikasketa mota hasten den lekua, eta etorkizuneranzko abiapuntua. Hortaz, asko da familian bertan egin daitekeena; baita gai honetan ere, jakina.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat