Euskararekin gora eta gora beti! Gora-Gora Fest!
Urtero bezala Gora-Gora Fest! jaialdia Nafarroako herrietara itzuliko da azaroa eta abendua bitartean. Kultur ziklo oparoa da eskainiko dena, haur, gazte zein familiei zuzendua. Izan ere, antzerkiak, magia tailerrak, eskulanak, dantza ikuskizunak, ipuin kontalariak eta...
Ez euskara ez gaztelania, beste hizkuntza bat erabiltzen duten familiak
Beste hizkuntza bat duten familientzat euskara izan daiteke hurbiltzeko bidea eta, kulturen arteko aitortzan, haien hizkuntzei buruz interesa adierazteko bidea. Gure artean asko dira, ez euskara ez gaztelania, beste hizkuntza bat erabiltzen duten familiak. Gurasoetako...
Lotarako kantak: lasai eta goxo gurasoen altzoan
Sehaska kantak umeei kantatzen zaizkien abestiak dira, erlaxatu edo lokartu daitezen. Esan daiteke kultura guztietan abesten direla, unibertsalak direla. Normalean, gurasoek kantatzen dizkiete seme-alabei eta horien bitartez segurtasuna, babesa edo hurbiltasuna transmititzen zaie umeei. Gurasoek...
Euskarazko kulturaz gozatzeko mila modu
Neguan sartu berriak, barnerako arratsalde asko izanen ditugu hurrengo hilabeteotan. Zer esanik ez Gabonetako oporretan. Beraz, garai bikaina dator kultur agendak astintzeko eta familian edo lagunekin aterpean planak egiteko. Era-k ongi pasatzeko aukera guztien bilduma...
“Nik badakit pixka bat, baina ez dakit dena euskaraz esaten…”
Euskara ikasten ari den gurasoak euskarari lekua egin diezaioke etxean, neurrian neurriko helburuak eta baldintzak jarrita. Asmoa ez da ohiko hizkuntza ordezkatzea, baizik eta seme-alaben ikaste prozesua indartuko duen motibazioa elikatzea. Ikasketa guztiek denbora eskatzen...
- « Previous
- 1
- …
- 92
- 93
- 94
- 95
- 96
- …
- 100
- Hurrengoa >>

