BALIABIDEAK

topERA: Entzun ERAko kantu zerrendak

Denek ditugu buruan txikitako kantuak, eskolan, etxean edo kotxean entzundakoak, eta nola ez, irratian etengabe aditutako udako kanturen bat edo beste.

Musika entzuterakoan umeen erreakzioak askotarikoak dira: batzuetan adi-adi eta mugitu gabe geratzen dira, eta bestetan, aldiz, abestia hasi orduko altxa eta dantzatzeari edo kantatzeari ekiten diote. Musika bitarteko aparta da haurren garapen pertsonal eta sozialerako, haren bidez, besteak beste, memoria, erritmoa eta hizkuntzak landu baitaitezke, ia oharkabean gainera.

ERAk haur eta familien gozamenerako 6 kantu-bilduma prestatu ditu, osotara 120 abesti baino gehiagorekin, udan entzuteko, kantatzeko eta dantzatzeko aproposak. Sakatu PLAY!

Sehaska kantak: Umeak erlaxatzeko eta lokartzeko 41 kantuz osatutako bilduma.

Etxeko kontuetarako kantuak: Bazkatzeko, dutxatzeko, lotara joateko eta bestelako eginbeharretarako 12 kantuz osatutako bilduma.

Jolasteko kantuak: 20 kantuz osatutako bilduma umeek jolasteko.

5 eta 9 urte bitarteko umeendako kantuak: Bilduma honek 24 kantu ditu, batzuk klasikoak eta beste batzuk duela gutxi argitaratuak.

Urtebetetze kantuak: Bilduma honetan etxeko txikien urtebetetze egunean jartzeko moduko 7 kantu daude.

 

10 urtetik gorako pertsonentzako kantuak: Bilduma honetako kantuak aproposak dira 10 urtetik gorakoentzako. Gainera, bilduma egokia izan daiteke etxeko haur, gazte eta helduekin batera entzuteko, adibidez, kotxean.

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat