BALIABIDEAK

Txikipedia: haurrentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea

Txikipedia zortzi eta hamahiru urte bitarteko haurrentzako euskarazko entziklopedia da, lexiko eta sintaxi egokituak dituena, hau da, euskara garbi eta errazean idatzita dago.

Entziklopedien historia gogoratzea bide ona da ikasteko moduak nola aldatu diren irudikatzeko. Garai batean Larousse liburukoteak ziren eskolako lanak egiteko laguntza nagusia, gero euskarazko Lur eta Harluxet entziklopediak heldu ziren eta, Internet orokortzearekin batera, Wikipediaren zabaltze erabatekoa. Euskarazkoak 370.000 artikulu baino gehiago ditu eta egunero 70.000 artikulu irakurtzen dira.

2018ko apirilean, Txikipedia jaio zen, derrigorrez ezagutu beharreko baliabidea.  3.000 artikulu baino gehiago dauzka dagoeneko eta etengabe handitzen ari da, baliabide librea izanik, kolaboratzaile sare zabalak eguneratzen baitu. 2021. urtean Txikipediak ordenagailutik mugikorrerako urratsa egin du eta Android eta IOS sistemetan erabiltzeko aplikazioa sortu du.

Tresna bikaina, beraz, haurren jakin-mina asetzeko eta haien lan egiteko ohiturak sustatzeko. Izan ere garrantzitsua da seme-alaben ahalegina baloratzea eta motibazioa elikatzea, etxerako lanetan ez ezik, ikasketa prozesu osoan. Are eta gehiago hizkuntzaren garapenaren kasuan, une ludiko eta goxoetan euskara nagusi izan dadin bultzatu behar da, ez soilik ikasteko garaian.

Etxerako lanei buruzko informazio gehiago era.eus-en artikulu honetan.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat