– Hela, hela!
– Nor da, nor da?
– Ni naiz, Urteberri
– Zer dakarzu berri?
– Uraren gainean,
bakea eta osasuna
Antzinatik datorren “Ur goiena, ur barrena, urteberri egun ona” abesteko garaia heldu zaigu beste behin. Hainbat dira kanta tradizional horren bertsioak, berriena Bixente Martinezek moldatu eta Izaro musikariak abestutakoa:
“Ur berri, urte berri” diskoak beste hainbat gabon-kanta zahar eman zituen molde berrian:
Iturri zaharrak egunero ur berria ematen digun bezala, euskal kulturak euskaraz bizitzeko aukera berriak ematen dizkigu etengabe. Ospa dezagun horrela dela eta goza dezagun gure seme-alabekin euskal kulturaz betetako urte berria.
CC BY-SA 4.0