ARG: Deierriko Udala
BALIABIDEAK

Urrezko haritza, Lorkako bikiak eta Iturketako lamiaren audio-ipuina

Bazen behin, Lorka herriko anai-arreba bikiak, batera eta bestera ibiltzen zirenak bazterrak deskubritu nahian. Hala, egun batean, herriko paraje zoragarri batera iritsi ziren, Iturketako ibaiak zeharkatzen zuen eta bertan, ibaiertzeko harkaitz handi batean eserita,  adats luzeko emakume eder bat ikusi zuten.

Horrela ikusi zuten lehenbiziko aldiz bikiek lamia, hala dio, behintzat, ipuin berriak; izan ere, Lorka herrian girotutako audio-ipuin zoragarri bat prestatu dute eskualdeko sortzaileek. Diotenez, Iturketa inguruan ibai bat izaten zen, ipuinean agertzen dena. Denborarekin, baina, lehortu eta desagertu egin zen. Ez ordea, Lorkako iturria, hark iraun zuen,  eta emari handikoa da gaur egun ere.

Ekoiztu berri den audio-ipuinak Lorkako hainbat toki ezagutzeko eta bisitatzeko aukera ematen du. Hona hemen familiendako bi proposamen:

1- Paseo eder bat eman urrezko haritza ezagutzeko. 3,6 km-ko ibilbidea da, erraza beraz, haur txiki eta kozkorxeagoekin egiteko. Herriko plazatik abiatu eta Eskinza kalea hartuz gora egin bidegurutzeraino. Hor ezkerrera hartu eta zuzen segi Urrezko Arbola deitzen dioten haritzera iritsi arte. Ipuinak kontatzen duen gisan urrezko haritza da “urtero urtero ezkur anitz ematen dituena  eta, oraingoz, zuhaitz askoren itzala sortzen jarraitzen duena”. Zuhaitzaren magalean eseri, eta atseden hartu bitartean Lorkako audio-ipuina entzutea proposatzen dizuegu, ilustrazioari erreparatuz. Amaitutakoan, eta parajeaz gozatu ondoren,  buelta berriz ere herrira, baina lehengo bidetik itzuli beharrean, aldapa gora egin eta harizti zoragarriak igarota Tandem upategiaren gibeletik pasako gara. Errepide bazterrera iristean, ondotik doan Donejakue bidea hartuko dugu herrira itzultzeko.  Kantari egin dezakezue, gainera, lamiak abestutako kanta gogoratuz.

2- EZTITSU, erle eta erlezaintzari buruzko interpretazio gunea dago herrian, frontoiari itsatsia. Toki berezia da. Eztia saltzeko ohiko dendaz gain, bisita gidatua egin daiteke euskaraz, eskatu!. Mokadu  bat egiteko aukera ere badago, eztia era ezberdinean  dastatzeko moduan prestatzen baitute. Baina badu beste berezitasun bat, yoga eta soinu esperientziak eskaintzen dituzte, betiere erlezaintzarekin zerikusia duten bizipenak dira. Probatu nahi baduzue aurrez erreserbatu behar da. Behin erle kontuak entzun eta ikasi ondoren, herriko plazan dagoen iturrira joatea gomendatzen dizuegu, eserlekua hartu eta bikien eta lamiaren ilustrazioa aztertuz, entzun kontakizuna.

Gozatu, Lorkako ezti gozoarekin adina, bertako audio-ipuin berri honekin!

 

Baliabide osagarriak:

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat