ARG: Pixabay/Pizeber
Ur goiena ur barrena tradizioa, urte berriarekin ura berritzen
KANPOAN

Urtea bukatzearekin batera… “ur goiena, ur barrena!”

Garai batean, oso zabalduta zegoen neguko ziklo osoan eskean ibiltzea. Tradizio horren aldaera dira Urdiainen gaur arte gorde diren “ur goiena, ur barrena” ohitura eta koplak. Lehen, urtero berritzen ziren erritual horiek, baita Nafarroako beste leku askotan ere.

Neurri batean edo bestean, guztiongan irauten du naturarekin bat egiteko beharrak. Ziklikoki berritzen den nahi bat da, gainera, gau luzeak laburtuko direla eta Eguzkia gailenduko dela berresteko nahia bezalaxe. Beraz, “gorputza eta arima garbitzen dituen” ur berria edan eta abestu, Olatz Zugastirekin batera:

“Ur goiena, ur barrena
urte berri egun ona”

Ur berriaren irudia hartu dute “Ur berri, urte berri” diskoaren egileek ahaztuta zeuden hainbat kanten bildumari izena emateko. Musikari bikainak bildu dira aita Donostiak bere garaian bildutako gabon-kantak berreskuratzeko.

Hela, hela!
Nor da, nor da?
Ni naiz, Urteberri
Zer dakarzu berri?
Uraren gainean,
bakea eta Osasuna

Edo tradiziotik bezala, berri-berritik edan nahi badugu hemen dugu Izarok kaleratu berri duen Gabonetan disko berria. 9 gabon-kanta sortu ditu, egunotarako abesti apropos-aproposak biltzen dituena, “ura eskutik eskura” esaterako. Urte berriari zaharrak eramateko eta berriak ekartzeko eskakizuna egiten duen doinua da.

Hala, abesti hauek kantatzeko gonbita egiteaz gain, segi dezagun urte berri honetan ere euskararen iturritik edaten, gure seme alabekin gozatzeko iturri zaharreko ur freskoa baitugu gure hizkuntza.

Urte berri on!

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat