Hezkuntza
Haur Eskolak (0-3urte)
Haur Eskolak (0-3 urte)
Haur Eskolan hastean, haurrari ordura arteko mundu txikia zabaltzen zaio: familiakoak ez diren helduak ezagutzen ditu, hezitzaileak, baita adinkide asko ere. Oro har, ingurunea ezagutzeko aukerak biderkatzen zaizkio. Nafarroako herri askotan familiek euskarazko lerroa aukeratu dezakete 0-3 zikloan.
3-16 urtekoen hezkuntza
Derrigorrezko Hezkuntza
Derrigorrezko Hezkuntzako etapaz etapa, konturatu orduko, atzean geratuko dira haurtzaroa eta nerabezaroa. Urte horietan gaitasun linguistiko nagusiak garatzen direnez, garrantzitsua da murgiltze linguistikoa oinarri duten ikastetxeak aukeratzea. Hemen ikastola eta D ereduko ikastetxe publikoen bilatzailea.
Lanbide Heziketa eta Batxilergoa
Lanbide Heziketa eta Batxilergoa
Lanbide Heziketan eta Batxilergoan gazteek gaitasun teknikoak eskuratzen dituzte. Euskarazko ikasketak egitean, etorkizuneko lanbidean euskara erabiltzeko bidea prestatzen dute. Batxilergoa euskaraz eskaintzen duten zentroen bilatzailea eta Lanbide Heziketako euskarazko zikloen Zerrenda
Unibertsitatea
Unibertsitatea
Hainbat dira unibertsitate mailako ikasketak euskaraz egiteko aukerak. Komeni da ongi aztertzea unibertsitate bakoitzak eskaintzen duen ibilbide akademikoa eta baloratzea formazio teknikoa euskaraz jasotzeak ikasleari lan merkatuan ekarriko dion abantaila. Hemen unibertsitateen euskarazko eskaintza.
Musika Eskolak
Musika Eskolak
Musika Eskolen jarduera ikasketen eta aisialdiaren arteko eremuan kokatzen da. Musika ikastea gozamena da eta sormena elikatzen du, baina eskolaz kanpoko ohiko jarduera bat baino gehiago da, eskatzen duen denbora eta ardurarengatik. Esparru bikaina da haurrek lagunekin eta sormen giroan euskara erabil dezaten. Hemen euskarazko eskaintza duten Nafarroako musika eskolen zerrenda.
Hizkuntza tituluak
Hizkuntza Tituluak
Aspaldi ezarri zen Europako Erreferentzia Marko Bateratua, hizkuntzen ikaste-prozesuan mailaz mailako titulazioak bateratzeko. Euskara ikasteko titulurik ez dela behar egia izanik ere, askorentzat interesgarria izan daiteke institutuan ikasitakoaz baliatu eta titulu ofizialak eskuratzeko bidea jorratzea.
Akademiak
Akademiak
Ikaste prozesuan pertsona bakoitzak baditu bere erritmoa eta ezaugarri propioak. Horregatik eskolak ahalegina egiten du haur bakoitzaren egoerara egokitzeko. Hala ere, batzuetan, familiek eskolaz kanpoko laguntzaren beharra ikusten dute. Hemen euskaraz ikasten duten haurrei laguntza eskaintzen dieten hainbat zerbitzuren zerrenda.
D eredua: hainbat hizkuntzatan, gurasoek maiz egindako galderak
D eredua: hainbat hizkuntzatan, gurasoek maiz egindako galderak
Normala da jatorri ezberdineko pertsonek euskarazko murgiltze linguistikoaren inguruan hainbat galdera izatea. Horregatik, ERA.eus atarian galdera ohikoenak eta horien erantzunak bildu dira euskaraz, gaztelaniaz, portugesez, frantsesez, ingelesez, errumanieraz, arabieraz eta bulgarieraz.
Jatorri aniztasuna D ereduan
Jatorri aniztasuna D ereduan
Kultura eta jatorri aniztasuna geroz eta ohikoagoa da D ereduan. Ondoko bideoetan Nafarroara etorritako hainbat familiak D eredua zergatik aukeratu duten azaldu eta beren esperientzia azaltzen dute.