Jolasak eta Solasak

Jolasak eta Solasak

Bideo-bilduma honetan kantuen bidez hainbat jolas erakusten dira, hala nola, sokasaltoan aritzeko, eskuekin jolasteko edo zotz egiteko.

Xaldun Kortin

Xaldun Kortin

Ume txikiak (0-6 urte) dituzten familientzako jolas eta kanta bilduma ezin aproposagoa: lokartzeko eta zotz egiteko, eskuekin eta behatzekin jolasteko, mina arintzeko…

Jolas bildumak

Seme-alabekin jolastea ongi pasatzea baino askoz gehiago da. Harremanak estutzeko balio du, haurrak taldean aritzeko, gurasoekin denbora gehiago pasatzeko, umeei jarduera eta hainbat trebetasun irakasteko… Badira hainbat jolas bilduma eskuragarri: Xaldun KortinJira Bueltan PDFa, jolasen bideoak eta fitxak; Hezten; eta Hik hasi.


Mantangorri

Berria egunkariaren Mantangorri gehigarria, denborapasak, jolasak, errezetak, eskulanak, esperimentuak … eta gehiago Mantangorriren webean.

Hizkuntzarekin jolasten

Hizkuntzarekin jolastu? Plazan direla, ezkutaketan jolastera doazela nork zenbatuko duen erabakitzeko Dona-Dona Katona kantatzen dutenean, zertan ari dira, bada? Zotz egiten, jakina! Eta esaldi berean soinu bereko hainbeste hitz jarraian? Aho-korapiloak ote? Ikusi makusi… zer ikusi? Igarkizunak!

Haur niniekin

Helduek haurraren gorputz, zentzumen eta mugimenduaren garapena estimula dezakete jolas errazen bidez. Hona hemen adibide sorta bat eskuekin jolasteko, altzoan hartzeko eta gorputz atalak ikasteko.


Bidaiatzen

Familia askok opor garaia baliatzen dute kanpora joateko eta, sarritan, auto edo tren bidaia horiek luze-luze jotzen dute. Han dira Salou, Conil, Landak, Girona… Beraz, denbora hori arintzeko, zergatik ez probestu haurrekin jolasteko?

Festetan

Erraldoiei dantza, buruhandiei burla eta kiliki eta zaldikoei zirika… Horrela, bergatik ihes, korrikan ematen dute goiza haurrek. Horixe da, azken batean, funtsaren funtsa: xaxatzea eta lasterka, ziztu bizian, alde egitea. Hemen Zaldikori zirikatzeko kanta eta Kilikiei burla egiteko kanta.

Soka-saltoan

Saltoka-saltoka, nabil ni… Honatx hiru abesti haurrekin soka-saltoan aritzeko eta eguraldiaz kalean gozatzeko.

 

 


Jolasean Blai

Honako jolas hau baliabide horien hautaketa bat da, oporretarako dinamika bat proposatzen duena: Altxorraren uhartean barrena ibilbide bat egitea. Haurrak bakarrik zein gurasoekin batera aritu daitezke.