hainbat neska hondartzan sokasaltoan
BALIABIDEAKKANPOAN

Saltoka-saltoka, nabil ni…

Toki askotan azpimarratzen dute gurasoak jostalari izateak garrantzia handia duela, baita zeregin horretan laguntzeko baliabideak eskura edukitzea ere garrantzitsua dela: gomendioak, jolasen arauak  eta, jakina, jolasteko abestiak. Horri loturik, esate baterako, arre arre mandako eta txotxekin jolasteko formulak daude, baina hori baino askoz ere gehiago badago.

Honatx hiru abesti haurrekin soka-saltoan aritzeko eta udaberriko eguraldiaz kalean gozatzeko:

 

Azken jolasa, “Kantauriko itsasoan”, ez da ohiko jolasa, desberdinagoa baizik. Horregatik, aparteko azalpentxoa merezi du. Parentesi artean eta letra etzanean jolasaren azalpena:

Kantauriko itsasoan (soka sigisaga doa lurretik, saltoka )
olatuak goraka (soka altxatu egiten da eta ohiko soka saltoa hasten da)
itsasontzi bat irten da
olatuen gainean
hemendik hara (soka saltoan dabiltzala, aldi berean, soka eramaileek bi urrats eskuinera)
handik hona (bi urrats ezkerrera)
hemendik hara (bi urrats eskuinera)
eta kanpora!

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat