ARG: Ketut Subiyanto/pexels
Ohe gainean etzanda
ETXEAN

ERAbakiak: etxean euskarari garrantzia emateko proposamenak

Udazkenetik aurrera familiek denbora gehiago pasatzen dute etxean. Ez du kaleak eskaintzen duen askatasuna ematen, baina plan polit-politak ere egin daitezke, bizitza osoan zehar oroituko direnak ere. Eta hor, neurri handi batean, gurasoen jarrera sartzen da jokoan.

Izan ere, eskolan irakasleak erreferente diren bezalaxe, etxean gurasoek betetzen dute rol hori, baita arreba-anaiek ere. Planak pentsatzerakoan, proposamenak egiteroan nahiz film, joko eta abarrak hautatzerakoan, adibidez, beraien ukitua agerian dago: jarrerak, ohiturak, balioak… baita gaitasunak ere. Ez baita gauza bera elkarrekin irakurtzeko euskarazko ipuin bat mimoz hautatzea edo, besterik gabe, telebistaren mandoa haurrei ematea, esate baterako. Ezin da ahaztu haurrek aurrean dutena xurgatu eta bere egiten dutela erraz.

Beraz, eskolak, kaleak eta eskolaz kanpoko jarduerek ere garrantzia handia eduki arren, familien papera funtsezkoa da haurren zaintzan, hazkuntzan eta heziketan. Familiak uneoro ari dira erabakiak hartzen, izan hausnartuak, adostuak ala inertziak edo inprobisazioak eragindakoak… Eta, hain zuzen ere, oso garrantzitsuak dira erabakiok umeen hitz egiteko gaitasuna eta motibazioa elikatzeko ere. Horri begira, erabakietan euskara kontuan hartzeko proposamen batzuk egin nahi ditu ERAk:

  • Bistan da hitz egiteko gaitasuna, hitz eginez eta entzunez hartzen dela, beraz, seme-alabekin elkarrizketa asko izatea ideia bikaina da.
  • Etxean hitz egiten den hizkuntza euskara izatea oso garrantzitsua da. Seme-alabek jario handiagoa eskuratuko dute eta, egoeraren arabera, hizkera edo erregistro ezberdinak erabiltzen errazago ikasiko dute, hau da, modu batean hitz eginen dute aiton-amonekin, beste batean irakasleekin eta era ezberdin batean anai-arrebekin edo lagunekin.
  • Txikitako jolasak, ipuinak eta kantuak pertsona askoren memorian gordeta geratzen dira. Txikitan etxean edo ikastolan ikasitakoak belaunaldi gazteagoei erakusteak ilusio handia egin ohi du. Ez galdu aukera.
  • Eskura jarri euskal kultura. Aukera zabala dago liburutegi publikoetan, dendetan, sarean edo ERAko baliabideen atalean.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat