ARG.: NUETS
ESKOLAN

“Eskerrik asko, aita! Eskerrik asko, ama!”

Etorkizunarekin amestean, itxaropenak eta nahiak nahastu egiten dira sarri, baita kezkak ere. Are gehiago seme-alaba jaioberrien etorkizunarekin pentsatzean, beren bizitza irudikatzen baita ezinbestean: zer nolako pertsona izanen den gerora, zer zaletasun izanen duen eta bakarren bati ere, urrutira joz gero, zer ogibidetan arituko den burutik pasatzen zaio. Hori bai, zalantzarik gabe, guraso guztien lehentasuna da beraien seme-alaben zoriontasuna.

Izan ere, guraso izatearekin batera, garai berri batean sartzen dira, aldaketak datoz, emozio asko, baita ardura berriak eta hainbat erabaki garrantzitsu hartu beharra ere.  Alegia, hainbat hautu egin beharko dituzte haurra zoriontsu izateko eta etorkizunean moldatzeko baliabideak izan ditzan. Horien artean, besteak beste, ikastetxea aukeratzea eta zein hizkuntza eredutan ikasiko duen.

Zenbaitetan ez da erabaki samurra izaten aldagai askok eragiten dutelako: familia eta lana kontziliatzea, bidean nola lagunduko diogun, murgiltze linguistikoaren metodologia… baina, azkenean, gailenduko den galdera hauxe da: zein da aukerarik onena nire semearen-alabaren etorkizunerako?

Albaro Sadak bide hori egina du jada. Gurasoek D ereduan matrikulatu zuten, eta urrats hura bere “bizitza pertsonalean zein profesionalean giltzarri” izan zela adierazi izan du Sadak. Une honetan, atzera begiratuta, “zinez eskertzen diet hartu zuten erabakia”. Bere historia ezagutu nahi al duzu? Ikusi ondoko bideoa:

CC BY-SA 4.0