Semearen edo alabaren zoriontasuna lortu asmoz hainbat erabaki hartzen ditu gurasoak, esaterako, elikaduraren, osasunaren, lotarako errutinen inguruan… Horietan bezala, hizkuntzarekin lotutakoak ere uneoro hartzen dira, modu kontzientean edo ez. Zergatik da garrantzitsua guraso aktibo izatea? Zein leku eman euskarari familian eta zer dago familiaren esku? Eskolan ahozkotasuna lantzen da gero eta gehiago, badakizu nola lagundu horretan etxetik? Nola zaletu haurra euskaraz irakurtzera? Zer gako eta baliabide daude horretarako?
ERA Eskolaren bigarren edizio honetan Paula Kasares (urriak 6), Yolanda Olasagarre (urriak 13) eta Intza Alkain (urriak 20) izanen dira hizlariak eta saio guztiak ERA.eus-en YouTube kanalean emitituko dira. Hala, hizlari bakoitzak hiru azpigai landuko ditu beste horrenbeste bideo laburretan, eta haiekin hitzaldi oso bat osatuko dute; nolanahi ere, azpigai bakoitza bere aldetik ere ikus daiteke, pieza bakoitza autonomoa baita.
Saio guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Aldi berean emanen dira baina eduki ezberdina izanen dute, ikuslea euskalduna izan ala ez. Hala, lehen pieza 17:00etan estreinatuko da euskaraz eta gaztelaniaz, bigarrena 17:10ean, eta hirugarrena 17:20an. Azpigai guztiak ERA.eus-en Youtube kanaleko bi Playlist-etan estreinatuko dira, bata euskarazko mintzaldiekin, bestea gaztelaniazkoekin.
Ikusleek kontsultarik egin nahi izanez gero, YouTube kanaleko mintzaldien bideoetan iruzkinak egin ditzakete eta saioaren hurrengo egunetan erantzuna emanen zaie, iruzkinean bertan.
ERA eskolak, 2021eko egitaraua:
Hizlaria: Paula Kasares Euskal Filologian nahiz Antropologian graduduna eta Soziolinguistikan doktorea da. UPNA/NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle dihardu. Haurren hizkuntza sozializazioaren eta familien hizkuntza politikaren arloetan ikertzailea. Hiru libururen eta hainbat artikulu zientifikoren egilea. Hizlaria: Yolanda Olasagarre irakasleen prestatzailea da EIBZn (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa), Hezkuntza Departamentuan. Ikasleen euskarazko ahozko komunikazio gaitasunaren eta motibazioaren didaktikan aditua. Hizlaria: Intza Alkain Haur Hezkuntzan graduatua EHUn eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Egun, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartearen Irakurzaletasuna sustatzeko Lantegietako dinamizatzailea da eta Liburu Gaztea eta Booktuberboom proiektuak kudeatzen ditu. Euskarazko mintzaldien playlist-a (urriaren 6tik aurrera): CC BY-SA 4.0Urriak 6, asteazkena: “Familia euskaldunetan euskara sendotzeko arrazoiak eta bideak”.
17:10 Zergatik da garrantzitsua euskararen arloan guraso aktiboa izatea?
17:20 Familiaren esku dagoena: motibazioa eta erabiltzeko aukerak.
Urriak 13, asteazkena: “Familia eta eskola norabide berean eta sintonia berean”.
17:10 Zergatik sustatu ahozko gaitasuna eta motibazioa familian.
17:20 Nola egin ahozko gaitasuna eta motibazioa familian aberasteko.
Urriak 20, asteazkena “Haurrak euskarazko irakurketara zaletzeko gako eta dinamikak familientzat”.
17:10 Nola zaletu euskarazko irakurketara? 5 gako etxetik eragiteko.
17:20 Irakurzaletzeko euskarazko liburuak eta baliabideak