D eredua, hamarkadetako esperientzia eredu eleanitza izaten.
Askotan nabarmendu da euskarazko murgiltze ereduaren esperientzia pedagogikoa, esaterako Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek 2018. urtean egindako euskarazko hezkuntzaren aldeko kanpainan.
D ereduak hamarkadak daramatza hizkuntzen transmisioaren alorrean. Murgiltze-linguistikoaren metodologian esperientzia handia metatu du, baita gurasoei sortzen ahal zaizkien kezkei erantzuten ere, etxerako lanak kasu, eta familien eskura baliabideak jartzen, toki administrazioarekin elkarlanean.
Hizkuntza bat ikasteko modurik eraginkorrena hizkuntza horretan aritzea da eta hori murgiltze ereduaren printzipioa da, hau da; gorputz heziketa, biologia, musika… ikastean euskara ere ikasten du haurrak. Honek emaitza bikainak eman dizkie D ereduaren hautua hartu duten familiei, horren eredu dira Sada Muruzabal familiaren esperientzia edota Ione Blanzako, Oier Lakuntza, Koldo Moreno eta Lain Satrustegiren testigantzak.
Sada Muruzabal familiaren esperientzia: