ARG.: Pixabay
ETXEAN

Euskararik onena, erabiltzen dena

Hizkuntza guztiek, gehiago edo gutxiago, aldaera ezberdinak dituzte. Denboraren eta erabileraren poderioz sortu diren forma ezberdinak. Euskarak ere baditu aldaera ezberdinak, eta denetan ezagunenak euskalkiak eta euskara batua dira.

Euskalkiak, normalean, lurralde edo espazio geografiko batzuekin lotzen ditugu, Baztango edo Etxarriko hizkerak, esate baterako. Euskararen adierazpide aberatsak dira, historian zehar euskaldunon behar komunikatiboak ase dituztenak. Eta, aldi berean, historian zehar aldatuz eta bilakatuz joan direnak. Euskaldun askorentzat ohiko aldaera dira, eguneroko baliabidea, eta ezagutzea eta transmititzea merezi duen aberastasuna da. Esan beharrik ez dago, hizkera jakin bat duenak seme-alabekin aldaera hori erabiltzeko eta transmititzeko aukera dauka, eta aberastasun horri eusten lagundu dezake.

Euskalkiez gainera, euskara batua ere hor dugu, euskararen normalizazioan ezinbesteko bihurtu den tresna. Beste hainbat hizkuntzen kasuan bezala hasiera batean batez ere zeregin idatzietarako eta formaletarako sortu zen, baina denborak aurrera egin ahala hiztun askoren ohiko aldaera bihurtu da eta, esate baterako, milaka eta milaka familiatan eta etxetan hori da erabiltzen den forma, baita ahozko eta ohiko harremanetarako ere. Euskara batua da, hain zuzen ere, hiztun askoren eguneroko tresna, beren behar komunikatiboak asetzen dituena eta, erabileraren poderioz, euskalkiak bezalaxe, aberastu, findu eta hornitu daitekeena.

Batua, euskalkiak, euskararen askotariko formak… Guztiak ere euskara dira, eta, sailkapenetatik harago, guztiak ere erabilgarri etxean, kalean, lagunartean eta hamaika espazio eta testuingurutan. Izan ere, eta artikulu honen izenburuak dioen moduan, euskararik onena erabiltzen den hura da. Dugun hori erabiltzea eta dugun horri zukua nahiz etekina ateratzea da euskarari berari eta, jakina, baita geure buruari ere, egin diezaiokegun mesederik handiena.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat