BALIABIDEAKETXEAN

Haur hizkera eta onomatopeiak, hizkuntzara erakartzeko beste modu bat

Aurreko artikulu batean esan bezala, ikerlari askoren langaia da hizkuntzak ikasteko gizakiok daukagun gaitasuna. Pentsatzen jarrita, miresgarria da haur txikiek hizkuntzaren ezaugarri eta alderdi guztiak ikasteko daukaten azkartasuna. Prozesu goiztiarra da, baina ez konplexutasunik gabea. Konplexutasun hori arintzeko hizkuntza guztiek badituzte haurrei bidea errazteko estrategiak: silaba gutxiko hitzak edo onomatopeiak erabiltzea, esaterako. Estrategia multzo horri “haur hizkera” deitzen zaio.

Askorentzat zaila da haurren munduko hiztegi orokor aberatsa ezagutzea, baina badira hainbat gida egoera horretan dauden gurasoei laguntzeko. Esaterako, Nafarroako Gobernuak 2010. urtean argitaratu zuen Juan Ignazio Lizarraga Lazkanok egindako hitz, esaera eta kanten bilduma: Haurren munduko hiztegi txikia

Onomatopeiak erabiltzea ere haurrak hizkuntzara erakartzeko bidea da. Esanahien eta soinuen arteko lotura zuzena duten hitzak dira onomatopeiak eta askotan erabili izan dira haur txikiekin. Istorioak sortzea, irudimena lantzea edota hizkuntzarekin jolastea sustatu dezake onomatopeiak erabiltzea. Animaliei, garraiobideei edo ekintzei lotutakoak oso ezagunak dira, esaterako:  miau, kua-kua, plisti-plasta, binbili-bonbolo, kax-kax, tipi-tapa,…

Beste hainbat hotsen onomatopeiak daude jasota BERRIAren estilo liburuan. Eta adibide batzuk entzuteko hona hemen bi ipuinNork egin zion buruko hura jakin nahi zuen satortxoa izenekoa, Kalandrakak argitaratua eta Hartza ehizatzera goaz, Pamielak ateratakoa.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat