Irakurzaletzeko
BALIABIDEAKETXEAN

Haurrak irakurzaletzeko: denetik probatu behar

Haurrak irakurzaletzeko gakoak: goiz hasi eta gustuko dituzten aukerak eskaini.

  • Noiz da goiz?

Irakurketara zaletzeko ez da derrigorrezkoa irakurtzen jakitea. Alegia, oraindik haurra txikia dela egoki-egokia da gurasoek ipuinak kontatzea, gerora bere kabuz irakurri nahi izateko grina pizteko. Beste aukera bat da, era berean,  audioipuinak eta bideoipuinak jartzea.

Eta, noski, irakurtzen ikasten hasten direnean, orduan bai, hori bada mimatzeko momentua.

  • Nola asmatu “gustuko dituzten aukera” horiekin?

Haurrek deskubritu behar dute zer duten gustuko. Agian eskaintzen zaien lehen liburua edo lehen komikia ez zaie gustatuko, baina horrek ez du esan nahi irakurtzea gustuko ez dutenik. Ipuinen edo literaturaren mundua esploratu behar dute eta horretan gurasoek lagundu behar diete: liburutegietara joan eta aukera guztiak aztertu:

  • ipuinak, komikiak, album ilustratuak…
  • abenturazko istorioak, misteriozkoak, egunerokoarekin loturikoak, istorio fantastikoak…
  • formatu ezberdinak probatu: 2023an gaude! ez dira soilik paperarekin konformatuko edo bai, auskalo! Nolanahi ere, formatu ezberdinak dastatzea beti izanen da ideia ona: oihalezko ipuinak, bideo-ipuinak, audio-ipuinak, ipuin interaktiboak, haurrentzako podcastak
  • Tamaina? bai, tamaina ere garrantzitsua izan daiteke. Haur batzuek liburu handi-handiak dituzte gustuko, eta beste batzuk, aldiz, txoraturik gelditzen dira esku batean sartzen diren 7×7 zentimetroko nano-liburuekin!
  • literatur jardueretan izena eman: ume ninientzat ere antolatzen da halakorik, “azalerako ipuinak” besteak beste. Eta kozkortu ahala, bestelakoetan ere parte hartzen ahal dute: ipuin-kontalariak, txotxongiloak, ipuin kontaketa musikatuak, literatur aretoak…
  • “Gomendaturikoak” eta tankera  horretako zerrendak kontsultatu: Galtzagorri literatur elkartearena, adibidez, ezin erosoagoa da adinaren araberako saikapenak baititu. Karrikiri euskara elkartearena ere aukera txukuna da, dudarik ez. 0-6 urte tarterako sailkapen bat du, eta beste bat 6-12 tarterako. Azken hau, gainerako ikasmailaka antolatu dute.

 

Eta etxetik ateratzeko gogorik ez denerako, gogoratu, ERA webgunean ipuin-interaktiboen saila dagoela: 24 orduz eta doan.

Ipuinok esperientzia multisentsoriala eskaintzen dute, ikusmenak, ukimenak eta entzumenak esku hartzen baitute. Horrez gain, beste hamaika onura dakartzate, baina oraingoan, azalpenak ez. Klik egin eta gozatu!

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat