© ERA
KANPOAN

Haurren esna orduak: euskararen iturritik edateko denbora

Haurrak irailean hasi eta ekainera arte joaten dira eskolara. Astelehenetik ostiralera. Denbora asko ematen dute bertan, horrenbestez. Asko? Hainbeste izaten al da? Neurketa zehatz bat eginez gero ikusiko dugu esna orduen % 15 inguru egiten dituztela eskolan. Gainerako % 85a, beraz, beren denborarik gehien-gehiena, eskolatik kanpo ematen dute, beste zeregin batzuetan.

Eta zertan, zehazki? Etxekoekin otorduak egiten; etxekoekin edo bakarrik jostatzen; telebista, ordenagailu edo bestelako gailuen aurrean; etxeko lanak egiten edo ikasten; kalean lagunekin; antolatutako jardueratan…

 

Jarduera horiek guztiak hizkuntzaren bidez egiten dituzte eta, ondorioz, eskolan ikasten eta erabiltzen duten euskararen indargarri edo ahulgarri izan litezke. Euskararekiko duten harremana eta atxikimendua iturri horietatik guztietatik bizkortu edo moteldu egin daiteke, eta horregatik da hain garrantzitsua horiei ere erreparatzea.

Euskararekiko atxikimendua indartzeaz gainera, beren eguneko ordu horietan egiten dituzten jarduerek balioko diete behar dituzten erregistro eta hizketa molde ezberdinak jasotzeko, ezagutzeko eta lantzeko, hizkera ez formala esate baterako.

 

Zenbat eta erregistro gehiago, orduan eta aberatsagoa euskara

Zenbat eta erregistro gehiago eta zenbat eta landuagoak izan, orduan eta aiseago eta erosoago ariko dira euskaraz, eta errazago izanen da hizkuntza horretara jotzea. Euskararekiko harreman osasuntsua eta aberatsa izan dezaten, oso lagungarria izanen da esna ordu horietan, eta eskolaz gainerako orduetan, ahalik eta aukera handiena izatea euskaraz aritzeko.

Zer eta nola egin dezakegu esna ordu horiek euskaraz betetzeko edo gutxienez ahalik eta gehien busti edo zipriztintzeko, eta euskaraz egitea seme-alaben aukera erreal eta atsegina izateko? Bada, horretarako baliabideak eman, noski, baina baita guk geuk eredu egokia eman eta erakutsi ere, ahal den guztietan. Eta, jakina, euskararekiko gure jarrera eta estimua nonahi eta noiznahi adierazi edo transmititu.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat