kristalezko bola
BALIABIDEAKETXEAN

Igarkizunak

Jolasak eragin positiboa du haurren garapenean, zalantzarik gabe. Haren bidez, dibertitzeaz gain, mundua ezagutzen dute, alegia, beraien ingurunea  aztertzen eta deskubritzen dute. Eta ez hori bakarrik… Jolasak hizkuntza barneratzen laguntzeko eta aberasteko ahalmen handia du.

Hizkuntzarekin jolastu? Adin guztietan egin daiteke eta hamaika modu daude, jakina, baina badira haurrek bereziki gustuko dituztenak. Plazan direla, ezkutaketan aritzeko Dona-Dona erabiltzen dute, baina etxe barrurako ere badira hainbat eta hainbat, udazken eta negu garaian aproposak.

Igarkizunak, esate baterako, azken horien artean daude. Etxerako, auto-bidaietarako, itxaron-gela batean zaudetenerako… oso baliagarriak dira. Alde batetik, jolasteko aukera paregabea eskaintzen dute. Eta, bestetik, hizkuntza lantzeko modu bikaina da. Gainera, behin ikasita, edonora eraman dezakezu zurekin batera eta edonorekin jolasteko balioko dizu. Izan ere, haurrek etxean ikasitakoa eskolara zein plazara eramanen dute; eta familian ikasitakoak lagunartera jauzi eginen du.

 

 

 

Hitzaren giltza, hitzaren giltza, ahoa ireki eta elkarrekin mintza!

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat