IRUD: Liebana Goñi
BALIABIDEAKETXEAN

Ipuin interaktiboak, klikatu eta gozatu!

Ipuinak kontatzea oso onuragarria da haur eta gurasoen arteko lotura afektiboa sendotzeko, baita elkarrekin gozatzeko ere. Liburuetan, interneten, ahozko ondarean badago non aukeratu, baina oraingoan ERA literatur-eskaintza aberastera heldu da formatu berri batekin: IPUIN INTERAKTIBOAK, 5 gainera!

Hauek egoki-egokiak dira Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat. Istorioak Euskokultur Fundazioak eta Labrit Ondareak egindako ahozko memoriaren bilketaren funtsetatik hautatu eta eguneratuak izan dira, eta ilustrazioak Liébana Goñik egin ditu, istorioen pasarte bakoitza zehatz-mehatz gorpuztuz. Bada, horrez gain, badira ilustrazio guztietan interakziorako puntuak, haien gainean sakatuta haurren esperientzia aberastuko duten animazioak, hotsak eta ahotsak.

Haurrek ipuin ilustratuak maite dituzte, irudiek bestelako dimentsio bat ematen baitiote istorioari. Baina, ipuina ilustratua eta interaktiboa denean, esperientzia areagotzen da, irakurketaren alde ludikoa nabarmen biderkatzen baita. Gainera, ipuinok era askotara erabili daitezke:

  • Haurrei bere kasa irakurtzen utzi.
  • Elkarrekin irakurri, ipuinaren pasarteak entzun.
  • Pasarteok entzun aurretik ilustrazioak elkarrekin aztertu…

Bilduma ERA webgunearen Baliabideak atalean argitaratu da eta honako hauek dira izenburuak: “Aspaldiko naturaren hizkuntza”, “Jentilen desagerpenaz”, “Sua ez da inoiz itzaltzen”, “Lagun berriak” eta “Azeria, otsoa eta gaztanbera”.

Bertan klikatu eta gozatu

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat