ARG: © ERA
emakume haurduna ate batetik haurren oheei begira
ETXEAN

Izena: munduan kokatzeko modu bat

Umearen izena aukeratzea polita da, baina badu bere koxka. Are gehiago, gaur egun. Izan ere, gero eta gehiago gara algoritmo, sare sozialetako ezizen edo abatar. Eta hor nor den nor… ez dago horren argi. Horregatik, izena garrantzitsua da, identifikatzen gaituelako, hezur-haragizko harremanen munduan kokatzen gaituelako; jaioberriarentzat norbait izateko bidearen hasiera delako.

Egia da haurraren izaera eta ezaugarriak askoz garrantzitsuagoak direla. Hala ere, izena aukeratzea zeregin garrantzitsua da gurasoentzat. Hor originaltasunaren eta hurbiltasunaren artean mugitu ohi dira. Batzuek haurrari nortasuna emanen dion deitura nahi dute, berezia, inork ez duena. Beste batzuek, aitzitik, ingurukoentzat ezaguna eta erraza  den bat nahiago dute. Ez dira gutxi amaieran tz dutenak baztertzen dituzten gurasoak, ahoskatzen pixka bat zailago baitira. Zorionez, euskal izenen zerrenda luzea da eta badago non aukeratu, Amaia edo Mikel izen klasikoetatik hasita Ioritz edo Xumai berezietaraino.

Hautuan laguntzeko hamaika toki dago, baina guztien artean gomendagarriena Euskaltzaindiaren izen-zerrenda da. Izan ere, hor izen bakoitza nola idazten den agertzen denez, erregistro ofizialek zerrenda hori erabiltzen dute gurasoek daramaten proposamena kontrastatzeko. Beraz, haurraren izena inskribatzerakoan arazorik ez izateko, komeni da aldez aurretik ezagutzea. Gainera, jatorriari zein esanahiari buruzko azalpen labur bat ere ematen dute. Are gehiago, euskal abizenak euskal grafiaz zuzen idazteko informazioa ere bertan dago.

Izenak gora eta izenak behera, esan beharra dago izendegiak gizartearekin batera aldatzen direla. Azken urteotan, adibidez, gero eta gehiago dira genero markarik gabeko izenak begiratzen dituzten gurasoak. Hori dela eta, euskarazko izen neutroen zerrenda (izen epizenoak) ere asko kontsultatzen da. 500 inguru bildu dira: Amets, Amaiur, Aratz, Haize, Haritzeder, Izar, Ireber…

Hortaz, haurraren izena hautatzea erabaki garrantzitsua da. Batzuetan senideen parte hartzea egoten da, baina gehienetan gurasoek erabaki beharreko gai horietakoa da. Badira gehiago, jakina, besteak beste euskarak oro har familian izanen duen lekua eta, horretan, ERAren laguntza izan ahalko dute bidaide.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat