ARG: Dindaia Fundazioa
ESKOLAN

Ikastetxeetako jolas orduetan euskaraz aritzeko aukerak

Sarritan esan da hizkuntza bat zenbat eta gehiago praktikatu orduan eta hobeki ikasten dela. Ahalik eta gehien egiteko, ordea, baldintza egokiak ere behar izaten dira, alegia, horretarako toki eta gune aproposak eskaintzea lagungarri da.

Horietako gune bat ikastetxeetako gelak direla pentsatuko du askok, neska-mutikoek ordu asko pasatzen dituztelako bertan. Bada, ordea, bertze gune apropos bat ere: jolastokia, non giro egokia lor baitaiteke hizkuntzaren erabilera indartzeko. Batzuetan, nahiz eta D ereduko ikastetxeak izan, ikasleak gaztelaniara pasatzen dira jolastokira atera ondoren. Fenomeno hori hainbat arrazoirengatik gertatzen da, baina askotan bat dator, euskara gehiengoa ez den herrietan edo gutxi hitz egiten edo hitz egiten den familietan, haurrek ez dutela ohiturarik ikasgelatik kanpo hitz egiteko, harreman informaletan. Ikasketekin soilik lotzen dute, eta, askotan, jariotasuna eta baliabideak falta zaizkie giro lasaiago horietan erraz moldatzeko. Horregatik, garrantzitsua da ikasgelatik kanpo euskara praktikatzeko espazioak eskaintzea. Horretan dihardute, esaterako, Sortzen Elkarteak eta Dindaia Fundazioak, Euskaraz Mintza eta Atsedenaldi bideratuak izeneko egitasmoen bidez.

Zer dira eta zertan laguntzen dute?

Ikastetxeetako jolas orduetan euskararen erabilera sustatzeko programak dira, ikasleak patioan ere euskaraz mintza daitezen laguntzeko. Euskara ikasgelako hizkuntza izateaz gain, bizi hizkuntza, eta beraz harremanetarako hizkuntza izatea da programa hauen helburu nagusia, azken batean, ikasleek euskaraz normaltasunez egin dezaten nahi baita.
Begiraleek gidatutako tarteak izaten dira, eta jolas eta dinamiken bidez ahozkotasuna lantzen dute, eta modu batera edo bestera, lagunarteko hizkera, erregistro informal hori ikasiz doaz.  Horrekin batera, honako helburua ere badute: jolasteko euskarazko zenbait hizkuntza baliabide bereganatzea erdarazkoak erabili ordez (zotz egitekoak, mahai jolasetako hiztegi berezia, esamoldeak….

Nola?

Euskaraz Mintza programan jolas tradizionalak erabiltzen dituzte haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako lehenengo bi zikloetan. Honela, euskaraz jolasteko aukera aparta eskaintzeaz gain, galtzeko zorian dauden jolasak berreskuratzen dituzte.
LHko 5. eta 6. Mailetako ikasleentzat, berriz, beste era bateko ekintzak prestatzen dituzte, hala nola, aldizkari bat diseinatzea, papiroflexia, malabareak, herri kirolak, antzezlanak… Gisa honetako lanetan gusturago eta motibatuago sentitzen dira adin horretako neska-mutikoak, eta egoera baikor hori aprobetxatzen dute begiraleek euskararen erabileran eragiteko.

Atsedenaldi bideratuak izenekoan beste proposamen hau lantzen dute, besteak beste: Lehendabiziko klasean “Xamarikoren altxorra” istorioa kontatzen diete haurrei. Ipuin honetan azaltzen denez Basajaunek egunero bere kutxan hitz bat gordetzen zuen euskara gal ez zedin, berak uste baitzuen euskarazko hitzak gordez eta haiek beste batzuei erakutsiz hizkuntzak biziraunen zuela. Eta halaxe egiten dute begiraleek: Kutxa eramaten dute patioko jolas orduetara, eta hura irekitzean Basajaunek utzitako hainbat esaldi, jolas eta esaera agertzen dira. Horrela, egunero kutxan topatuko duten esamolde horietako bat aukeratu eta euskararen gaia lantzen dute.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat