Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren 60. edizioa ospatuko da.

Durangoko Azoka eta Euskarazko Produktuen Katalogoa: euskal kultura oparitzeko milaka aukera

Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren 60. edizioa ospatuko da.

Bertso Eskola, bete-beteko jarduera

Bertso Eskola, bete-beteko jarduera

Iraileko zurrunbiloan gaude dagoeneko. Eskolan hasi, ikasturteko martxa hartu, ordutegiak antolatu…  Gainera, irailean eskolaz kanpoko jardueren eskaintza iritsiko zaigu, izen emateak egin beharko ditugu… Baina, erne, merezi du horietan behar den arreta jartzea. Aisialdiko hamaika aukera horien artean bada bat neska-mutikoei euskaraz eta euskaratik gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen diena: BERTSO ESKOLA, Nafarroan herriz herri […]

Ikasturte berrian izan hizkuntzarekiko guraso aktibo

Ikasturte berrian izan hizkuntzarekiko guraso aktibo

Udako oporraldia bukatuta, iraila ikasturteko ohitura edo errutinetara bueltatzeko hilabetea izaten da umeendako eta gurasoendako. Ama eta aita askok seme-alabek ikasturte berrirako behar izanen dituzten gauzen zerrenda bat izaten dute, tartean, liburuak, eskolarako materiala, arropa berria eta bestelakoak. Horiez gain, garrantzi handia duen beste zerbait hartu behar da kontuan: gurasoek seme-alaben ikasketa prozesuan bidelagun izan […]

Musika: emozioen hizkuntza, hizkuntzaren emozioa

Musika: emozioen hizkuntza, hizkuntzaren emozioa

Eskuak mugitu, hitzak errepikatu, saltoka eta dantzan hasi, gorputza gora eta behera… abesti bat entzun eta askotarikoak dira haurren erantzunak, berezkoak eta oharkabean doinu horrek sorrarazi dizkienak, eta haien garapenean efektu positibo ugari ekartzen dituztenak. Musika baliabide ezin hobea da umeen garapen pertsonal eta sozialerako: emozioak pizten ditu, mina arintzen du, lasaitu edo aktibatu egin […]

Praktika da gakoa

Praktika da gakoa

Bizitzan gauza asko ikasten dira, eta horiek praktikaren bidez hobetu egiten dira, adibidez, bizikletan ibiltzen, gidatzen edo patata tortillak egiten. Logikoa den bezala, tortilla asko egin izan dituztenek tortilla onak egiten dituzte. Hizkuntzekin ere gauza bera gertatzen da. Haurrek pixkanaka barneratzen dituzte hizkuntzak. Lehenik, entzuten dutena ulertzen hasten dira, eta geroxeago hitz egiten hasiko dira. […]

Ekainaren 23an San Joan gaua ospatuko da, euskararekiko motibazioa eta erabilera pizteko baliatu dezakeguna.

San Joan Gaua: euskararekin salto etorkizunera

Ekainaren 23an San Joan gaua ospatuko da, euskararekiko motibazioa eta erabilera pizteko baliatu dezakeguna.

Santa Ageda bezperaren ospakizuna

Santa Ageda, abestia buruan eta makila eskutan, kantatzera

Santa Ageda ospakizuna aski erroturik dago euskal kulturan. Gure herrietan ezagunak dira bezperan, makil bat eskuan dutelarik, kalera kantari ateratzen diren neska-mutil taldeak. Abestiaren erritmoari lagunduz, kantariek lurra kolpatzen dute hura negutik ernatu nahiko balute bezala. Aurreko asteotan nagusiki haurrak ibili ohi dira kantuaren letra ikasten, baita entsaiatzen ere. Oso garrantzitsua da kide guztiak koordinatuta […]

Olentzero

Badator Olentzero

Neguko festen zikloa Arimen Gauak zabaltzen badu ere, ospakizunen gailurra neguko solstizioarekin heltzen da, eta harekin, Olentzero.  Sukilaren edo Eguberrietako enborraren pertsonifikazioa da, ziur aski, Olentzeroren jatorria. Sukila gabon gauean pizten zen eta sutan mantentzen zen urte berria hasi arte. Piztutako su hori urte zaharraren adierazlea zen, eta era berean, urte berrian sartzen laguntzen zuen. […]

Haurrak, negua, kultura eta euskara

Negua kulturaren epelean

Negua urtaro aproposa da kulturaren epelean babesteko, eta antolatzen diren euskarazko antzerkiez, ipuin-kontalariez, filmez, txotxongiloez, magiaz, bertsolaritzaz, pailazoez eta bestelako kultur emanaldiez gozatzeko. Neguak argi orduen eta tenperaturen jaitsierak dakartza, ondorioz, umeekin kalean egoteko aukerak nabarmen murrizten dira. Egoera horri aurre egiteko, ideia bikaina da herrian edo eskualdean antolatzen diren haurrendako euskarazko kultur jardueretara joatea. […]

Irakurketara bultzateko aukera aproposa Durangoko Azoka

Durangoko Azoka: euskal kulturaren hartu-emanerako espazioa

Abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Landako gunean eginen  da 2024ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Aurtengo edizioaren leloak nabarmentzen duen bezala, “Hartzea ematea da”, kultura jasotzea gizarteari bueltan emateko bide bat da.