ETXEAN

Nor da Oskorri? «Katuen Testamentua» eta «Doktor Do Re Mi»

1971tik 2015era egindako ibilbide luzeak eta urteotan dozenaka disko eman dituen ekoizpen oparoak, Oskorri euskal musikagintzaren ohorezko lekuan kokatu dute. Zerbaitetan nabarmendu bada, gainera, folk kanta propioak sortzen izan da, baita euskal kantagintzako abesti herrikoiak berreskuratzen ere. “Abesti zoragarriak daude hautsa nork kenduko zain”,  Natxo de Felipe, taldeko abeslariaren hitzetan.

Azken hauen artean badira haurrentzako hainbat lan. Lehendik ere aipatu genuen ”Marijane kantazan” eta, gaurkoan, beste bi ekarriko ditugu: «Katuen testamentua» eta «Doktor Do Re Mi». Lehena 1993ko diskoa dugu eta bertan jasotzen dira bizkaierazko haur kanta tradizionalak. Bigarrena, aldiz, 2005 urtekoa da eta Gipuzkoako ume kanta herrikoiak ditu protagonista.

Argia aldizkarirako Oso erraz inposatzen dute haurrek beren diktadura” elkarrizketan, «Katuen testamentua»-ri buruz, honela zioen Natxo de Felipek: ”ez da bilketa soila izan, baizik eta proposamen berri baten berlantzea. Hasieran duda asko genituen: nola hartuko lituzke egungo herritar batek nekazari giroan sortutako abestiak? Baina umeentzako egindako abestiak oso atenporalak eta unibertsalak dira.”

BADOK euskal kantagintzaren atarian bi diskoak daude: «Katuen Testamentua» eta «Doktor, Do, Re, Mi eta Benedizebra»baita  Spotifyn ere:

Katuen Testamentua

Doktor, Do, Re, Mi eta Benedizebra

Diskoaren azala: Elkar Argitaletxea

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat