AEK
KANPOAN

Udaberriko planak: Kirola eta Natura

Eguraldia lagun, naturak bor-bor egiten du udaberrian eta garai aparta da gure inguruak bizitasun ederrenarekin ikusteko.

Oraingoan naturaz disfrutatzeko txangoak ez dizkizuegu guk proposatuko, AEK baizik. Euskalduntze eta alfabetatze antolakundeak urteak daramatza euskara praktikatzeko jarduerak antolatzen, eta horietako batzuk naturan egiten dituzte.

Zer hobe gustatzen zaiguna egiten ikastea baino? Hori da “Kirola eta Natura” programak kirolzale eta naturzaleei eskaintzen diena, gure inguruko txokorik ederrenak euskaraz ezagutu eta taldean euskara praktikatzeko. Gainera, familientzat jarduera ezin aproposagoak dira, elkarrekin naturan plan bat egin eta asteburuan euskarak presente jarraitzeko. Badakizue, aisialdia euskaraz egiteak garrantzia handia du haurren ikaste prozesuan. Ikusi hemen.

Baina zein ateraldi eskaintzen ditu “Kirola eta Natura” programak? Abian dugun udaberrirako hiru proposamen egin ditu AEKk, hiru jarduera ezberdin: espeleologia, orientazioa eta mendi-ibilaldia.

 

Maiatzaren 15ean

MAIRUELEGORRETAKO KOBA (Murua, Araba)

Gorbea mendiguneko kobazulo sistema erraldoiaren parte da Mairulegorretako koba. Kobazuloa 12,5 kilometro luze diren galeriek osatzen dute.

Ibilaldiaren iraupena: 6 km kobazulora joan-etorria eta 2 orduko ibilbidea lur-azpian.

Ekainaren 12an

ORIENTAZIOA LUZUERON (Zierbena, Bizkaia)

Areako hondartzaren eta Zierbana arrantza-herriaren arteko lurmutur bat osatzen duen gailurra da, gerra garaiko “Burdinezko gerrikoaren” aztarnak dituena.

Orientazio proba eginen da bertan, hau da, mapa eta iparroratzaren laguntzaz mendian hainbat puntu bilatu beharko dira.

Ibilbidearen iraupena: 7 eta 4 kilometroko orientazio-ibilbideak.

Ekainaren 19an

FLYSCHAREN IBILBIDEA (Itziar, Gipuzkoa)

Deba eta Zumaia arteko kostaldeko ibilbidea, arrokaren Flysch formazio bereziak ikusiz, lurraren historia agerian uzten dutenak.

Ibilbidearen iraupena: 10 kilometro

 

Txangoetan parte hartzea dohainik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko. Txangoetan izena emateko fitxa hau bete behar da.

 

Argazkien egileak: Inguru Abentura, mendiak.net eta Debako Udala

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat