ARG:Pixabay/Eirena
BALIABIDEAKETXEANKANPOAN

Udako agenda ERAn

Uda iritsi da, haur askorendako urteko oporraldirik zoriontsuena. Garai aproposa behatzak zimurtu arte uretan egoteko, orduari begira egon gabe jolasteko edo familian une magikoak pasatzeko.

Haurrendako udako oporraldia ezinbestekoa da deskonektatzeko eta atseden hartzeko, baina baita gurasoekin denbora gehiago pasatzeko eta jolasteko ere. Hilabete hauetan nahikoa denbora  izaten da gauza asko egiteko, bai etxean, baita etxetik kanpo ere.

Barrurako giroa besterik ez dagonenean, etxean sartu eta “sofa” plana egin daiteke: marrazki bizidunak edo film bat ikusi, musika entzun edo ipuin bat irakurri. Familian, elkarrekin gozatuz, aise pasako da denbora. Bestalde, liburutegi publikoetara joatea ere aukera ona da, bertan liburu, ipuin edo ikus-entzunezkoen eskaintza zabala izaten delako. Eta, bestela, gogoratu ERAren Baliabideen atala  ere eskura dagoela .

Dena dela, uda oso aro egokia da etxetik kanpo kultur ikuskizunez gozatzeko, batez ere kalean. Ikuskizunez bertatik bertara disfrutatzeak umeen sormena eta irudimena pizten ditu eta, gainera, kultur proposamen horiek euskaraz baldin badira, hizkuntza gaitasuna lantzen eta hizkuntzarekiko atxikimendua indartzen lagunduko die haurrei.

ERAko agendan Nafarroan haurrendako antolatzen diren euskarazko kultur jarduerak ikus daitezke, eskualdeka ikusteko aukera ere badago.

Bada non aukeratua, beraz, aprobetxatu udako egun eta orduak seme-alabei euskarazko kultur jarduerak eskaintzeko.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat