Maiatzaren bukaeran gaude, ikasturtea poliki- poliki badoa aurrera, eta haurrek berehala oporrak hartuko dituzte. Oporraldirik luzeena heldu da eta horrekin batera planak egiteko garaia. Ehundaka asmo izaten ditugu udarako: hondartzara joan, mendi buelta egin, jolastu, atseden hartu liburu bat irakurriz, pelikula bat ikusi elkarrekin… baina haurren hiru hilabete luzeko opor garaia ez dator bat gurasoenekin. Sarritan komeriak izaten ditugu batzuen lana eta besteen atsedena uztartzeko.
Familia-kontziliazio horretan laguntzeko aukera bikaina dira udaleku irekiak, hiri-kanpaldiak eta ludotekak. Goizez antolatutako jarduera hauek gurasoentzat oso aproposak dira, eta zer esanik ez haurrentzat. Lagunekin pasatzen dute goiza, jolasean, begiraleek antolatutako hainbat joko dibertigarri eta, era berean, didaktikoak eginez. Ordu horietan, oharkabean, hainbat gaitasun beregatzen dituzte, gainera: sozializazioa, autonomia, talde-lana, komunikazioa eta sormena, besteak beste. Guztia euskaraz. Hartara, hizkuntza praktikatzen dute euskaraz egiteko ohitura dutenek baita ohiturarik ez dutenek ere, denek elkarrekin, testuinguru informal batean. Eta hor, komunikatzeko beharrezkoak dituzten hitzak eta esamoldeak barneratzea errazago lortzen dute; jolasa baita tresnarik egokiena horiek guztiak oharkabean garatzeko.
Nafarroako hainbat herri eta eskualdeetan antolatuko dira, aurten ere, udako jarduera horiek. Jarraian zehaztuta daukazue une honetan dagoen eskaintza. Informazio gehiago jaso ahala hemen izanen duzue guztia eguneratuta.
HERRIA | JARDUERA | ADINA | KONTAKTUA | IZEN-EMATEA |
Antsoain | Udaleku irekiak | 3-12 | euskera@ansoain.es / 948 382241 | Ekainak 1-4 |
Altsasu | Udaleku irekiak | www.altsasu.net | zehazteko | |
Arakil | Udaleku irekiak | 5-12 | info@arakil.net | www.arakil.net |
Arbizu | Udaleku irekiak | info@arbizu.eus | zehazteko | |
Artika | Hiri- kanpaldiak | 4-7 | campamentosberrioplano@sedena.es| 948303129 | Maiatzak 4-13 |
Atarrabia | Tailerrak | 3-12 | karrikaluze@karrikaluze.eus | Maiatzak 20 |
Atarrabia | Udaleku irekiak | 3-9 | karrikaluze@karrikaluze.eus | zehazteko |
Bakaiku | Udaleku irekiak | 948562509 | zehazteko | |
Baztan | Udaleku irekiak | 3-12 | euskara@baztan.eus | Ekainak 4-11 |
Berriobeiti | Hiri- kanpaldiak | 4-7 | campamentosberrioplano@sedena.es| 948303129 | Maiatzak 4-13 |
Berriozar | Hiri- Udalekuak | 2009-2017 | berriozar.eus / 948012012 | Maiatzak 13-20 |
Bortziriak | Udaleku irekiak | 3-12 | euskara@bortziriak.eus | Maiatzak 21-31 |
Estellerria | Udan Blai Euskaraz zikloa | 4-12 | euskara.irantzu@gmail.com / 622154523 | zehazteko |
Etxarri Aranatz | Udaleku irekiak | udanetxarrineuskias@gmail.com | zehazteko | |
Irurtzun | Udaleku irekiak | aizpeataldea@yahoo.es | zehazteko | |
Larraun | Udaleku irekiak | 3-12 | plazaolakirolgunea@gmail.com / 948507377 – 948504400 | Maiatzak 3-21 |
Leitza | Haur txokoa eta tailerrak | 3-12 | laga@iparmank.eus | Maiatzak 21-28 |
Uharte | Udaleku irekiak | 3-12 | euskarazerbitzua@uharte.eus / 948012012 | Maiatzak 12-25 |
Urdiain | Udaleku irekiak | 948562993 | zehazteko |
CC BY-SA 4.0