Guraso.eus
BALIABIDEAK

Zer da Guraso.eus?

Gurasotasunak hamaika ertz, hamaika txoko dituela ongi daki tarteka marteka era.eus atarira sartzen denak. Dena den, seme-alabak euskaraz hazteko edota hezteko baliabide eta informazio bila iristen dela, horiek eta bestelakoak ere behar dituela badaki. Azken batean, euskarari garrantzia ematen dioten bezala, beste hainbeste gairi ere bai. Hori dela eta, GURASO.EUS webgunea da Zer da? serieko gaurko protagonista.

Aita-amen premiak asetzeko webgunea da eta, hortaz, orotariko gaiak jorratzen ditu. Gurasotasuna eta heziketa dira ardatza, jakina, baina bestelakoak ere lantzen dituzte, hala nola, jolas parkeak, genero identitatea haurtzaroan, hezkuntza afektiboa, osasuna, elikadura, pantailak, aisialdia… Horietako asko atariaren ekoizpen propioak dira, eta horrez gain, kolaboratzaile ezagunekin ere lan egiten dute. Hortaz, ohiko izenak dira Nerea Mendizabal, Nora Salbotx, Amelia Barquin edo Txusma Azkonarena.
Aniztasun honen erakusgarri dira honako artikuluak:

Askotariko gaiak jorratzeaz gain, beste ezaugarri hauek ere azpimarratu behar dira: argitaratze maiztasuna, ia egunero kaleratzen baita artikuluren bat, guraso euskaldunei zuzenduta dagoela eta ERAko Baliabideak atalean eskaintzen denaren antzeko materiala dagoela Aisialdi deituriko horretan: errezetak, eskulanak, familia-planak, jolasak…

Era.eus webgunea bezala, Sare Sozialetan badago (Twitter eta Facebooken) eta nahi duenak harpidetzaren bidez hilabetekaria jaso dezake epostan. Eta, urrats bat aurrera egin nahi dutenei Galdetu adituari atala eskaintzen zaie, kontsultak bideratu ahal izateko.

Webgune interesgarria, zalantzarik gabe.

CC BY-SA 4.0