ARG: 272447-pixabay
ama-alabak ariketak egiten bide batean etzanda
ETXEAN

Egoera kontrolpean: Eguneko kultur proposamenak etxeraino

Badira bi hilabete gure errutina gehienak errotik aldatu direla. Aurtengo udaberrian seme-alabek etxean egon behar dute nahi baino gehiago. Baina egon? Ez dute zertan egonean egon!

Ezin ukatu egunerokoak irabazi duen intentsitatea, ezta? Lehen, asteak edo hilabeteak zenbatzen… Orain, aldiz, orduak! Nolanahi ere, egoera probetxuzkoa gertatzea lortu daiteke, are gehiago, proposamen interesgarri hauekin:

Aurrena, era.eus-en kultur ekitaldien agendari funtzio berri bat eman diogu: egunero etxean erabiltzeko kultur proposamena eginen dugu, astero zazpi egun. Bideo-ipuin bat, musika, jolasak, filmak… Proposamen hauekin astez asteko bildumak ere egin ditugu, egunez egunekoak: lehen asteko bilduma, bigarren asteko bilduma, hirugarren asteko bilduma, …

Hemen, adibidez, era.eus-en azken lau kultur proposamenak:

Bestalde, kalera eta parkera ateratzen hasi garen honetan, une gozagarri horiek ongi aprobetxatu behar ditugu. Adibidez:

  • Paseoan, geure inguruari buruzko istorioak, pasarteak, kontakizunak asmatu eta kontatu ahal ditugu. Haurrek irrikaz entzungo dituzte pasadizoak.
  • Beste aukera bat da kaskoak janztea eta paseatu bitartean audio-ipuinak edo musika entzutea.
  • Kalera irteteak familian eta anai-arrebekin jolasteko aukera paregabea eskaintzen digu. Hala, era.eus-en baliabideetan ere jolasen atala duzu, gomendio eta proposamenekin; Naiz.eus-en umeekin kalean jolasteko aholkuak eta proposamenak ematen dituzte atal berri batean.
  • Betiko jolasek hizkuntza lantzeko aukera dibertigarria izan daitezke, adibidez, ikusi-makusi abesti eta jolasa.

Gainera hainbat ekimen sortu dira interneten, apuntatu honakoak zure egunerokoan:

Hitzorduak Proposamena Bestelakoak
Egunero 8:00ak aldera era.eus-en egunero etxean erabiltzeko kultur proposamena, astero zazpi egun. Bideo-ipuin bat, musika, jolasak, filmak… Hemen lehen asteko bilduma
Egunero 9:30ean eta 10:00etan Hamaika Telebistak bi telesaio berri aurkeztu ditu: egunero 9:30ean Pandoraren Kutxa Pantxikarekin eta 10:00etan Miru sorginarekin Kiliklon saioa Pandoraren Kutxan dantzak, akrobaziak, antzerki… emanaldiak izanen ditugu, Kiliklon saioan eskulanak, abestiak, asmakizunak…
Egunero 10:10 aldera Etxean goxo egoteko “Etxeko ipuhinak” tartea zabaldu du Euskalerria Irratiak, 10:10 aldera. Hemen irrati hau zuzenean entzuteko lotura eta hemen ipuinen bilduma Aurreneko ipuinak: Jon Barbarinen “Azazkalo” ipuina, Usoa Wyssenbachen “Daniela Pirata”, Izaskun Mujikaren “Txorien koloreak”, …
Egunero 10:00etan eta 18:00etan

Berria TB edo Berria Aretoa mota guztietako sortzaileen plaza izango da, egunero bi hitzordu eskainiz: 10:00etan eta 18:00etan

Lehen saioetan zuzeneko kontzertuak, esketxak, “Mari Errauskin” ipuina, bertsoak, erakusketa birtuala, Dorleta Kortazarren bi ipuin, Txikiren umorezko bakarrizketa
Egunero 16:00etan

Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak. Saioa egunero 16:00etan izanen da, euskaraz, eta igandeetan gaztelaniaz. Larunbateko saioa zeinu hizkuntzan.

Honako narratzaileak ikus eta entzungai: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Egunero 16:00etan

Ipuinak, marrazketa eta natura batu nahi? Iñaki Sanz-Azkue biologoak eta Eñaut Aiartzaguena egunero, 16:00etan ipuinaren ataltxo eta marrazki bana argitaratuko dituzte

Egunero 17:30ean

Irrien Plaza saioa estrenatu du Katxiporretak. Astelehenetik ostegunera 17:30ean bere pertsonaiekin jolasean eta kantuan arituko dira Youtuben.

Astelehenetik ostegunera; eta ostiraletan zuzeneko emanaldiak instagramen
Egunero 19:00etan

Martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zunba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.

Astelehenetik ostiralera

 

Asterokoak Proposamena Bestelakoak
Egunero

Aspaldiko arantzatxoa kendu eta dantzan ikasi? Dantzan.eus-en nork bere etxean dantzan egitea proposatzen digute: Eutsi dantzan eta bideoekin dantzan ikasi

Orain arte fandangoa, 100 alargunen dantza, zortzikoa, arin-arina, Jondane Johaneren branlea, hanketako ariketak, zazpi-jauziak
Egunero

Bilboko Udalak eta Topaguneak Ikusi eta Ikasi programa etxera ekarri dute: egunero tailer, koreografia, ipuin… bat eskura. Baina adi, behin argitaratuta bideoak 72 ordu izango baitira ikusgai.

Egunero

Dindaia Fundazioak Xamarikoren Lagunak kanala sortu dute youtuben, egunero etxean egiteko proposamenak.

Orain arteko proposamenak, adibidez, sukaldaritza (txokoplatanoa, gailetak), eskulanak, zientzia esperimetuak, …
Ia egunero

Aiaraldea.eus-en #EtxeanGoxo atala sortu dute, eta bideoen bitartez Korokorikoren mandala kooperatiboa, disko-txantxa, esku-jolasak, ipuinak… eskaintzen ari dira.

Orain arteko bideoak, adibidez, Arraroa ipuina, Huntzaren Buruz behera eta Txakur bat erosi dut diskotxantxak, Musu pa musu pot esku-jolasa, Mandala kooperatiboa
Ia egunero

Proposamenez beterik dator Kirikiño taldea ere, txotxongiloak egiteko ideiak, errezetak, ereiteko ideiak, askotariko esku-lanak…

Orain artekoak, adibidez, maskarak eta arrautz kutxak berrerabiltzeko tailerrak, ogia, pizza, arroz pastela, magdalenak egiteko errezetak, denetariko esku-lanak eta bestelako proposamenak ere.
Egunero

Zeure eskualdean ETB3 ikus badezakezu, hemen duzu eguneko programazioa. Edo, eskulanak egin bitartean hari musikala behar duzu? Hemen EiTBren euskal kanten irrati digitala entzungai eta bere programazioa.

Asteartero Kirola nahiago? Asteartero “Etxean Goxo” zunba saioa Begoña del Cerrorekin Aiaraldea.eus-en
Egunero Zientziarekin jolastu eta esperimentuak egin nahi? Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptuak modu dibertigarrian familiartean ikasteko. Beraz, egunero esperimentu bat proposatzen digu.

 

Jarraituko dugu zerrenda osatzen, proposamen interesgarrienak eskura izan ditzazuen. Eta ez ahaztu gure Baliabideen Kutxa, hor denetarik baitaukazue:

 

 

CC BY-SA 4.0