Askotan eskolako etxeko lanek kezka sortzen diete gurasoei. Seme-alabei lagundu nahi diete eta ez dute argi nola eta zer egin. Garrantzitsuena familia eta eskolaren arteko harreman ona izatea da eta etxeko lanen helburua haurren lan egiteko ohitura eta autonomia sustatzea ere badela. Horregatik, gurasoei ez dagokiei "irakasle lanetan" aritzea, baizik eta haurrek beren kabuz aritzeko beharrezko baldintzak eskaintzea.
Bertsolaritza euskaraz ikasten ari diren haurrentzat oso mesedegarria da: euskaraz pentsatzeko, ahozkotasuna lantzeko eta batez ere, hizkuntzaren bidez primeran pasatzeko.
Gurasoen harreman-sareak askotarikoak izaten dira. Une, gune eta espazio ugari partekatzen dituzte, eta horien artean daude gurasoen whatsapp-taldeak eta gurasoen bilerak. Eta horietan, oso maiz, hizkuntzak ere bat baino gehiago izaten dira, eta egoera hori kudeatu beharra sortzen da. Teknologien laguntza baliatu euskaraz egiteko