ARG: Pixabay
Eleaniztasuna haurrengan
KANPOAN

Eleaniztasuna helburu

Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak ERA Eskoletan adierazi bezala, gizarte eleaniztun batean bizi gara eta inguruabar horretan, guraso askoren nahia seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago ikastea da; ongi ikastea gainera. Bertako hizkuntzetatik hasita, gutxienez euskaraz eta gaztelaniaz aritzeko erraztasuna eduki eta, egoera ezberdinetan zein harremanetan, hizkuntza horietan eroso sentitzea da helburua. Alegia, benetako elebitasunera iristea.

Bide horretan, hizkuntzak NOLA ikasten ditugun jakitea bereziki interesgarria da. Hizkuntzaren ikasketa prozesuan hiru faktore daude elkarreraginean: erabilera, ezagutza eta motibazioa.

Euskaraz ikasten duten haurren kasuan, ikaste prozesu NATURALA deitzen zaio eta erabileratik hasten da. Erabilerak berak emango die ezagutza. Ondoren, erabilera eta ezagutza horrek motibatzen ditu gehiago erabiltzera. Baina motibazio hori naturala da; alegia, hizkuntza horrek gauzak lortzeko, beharrak asetzeko… balio die. Euskara praktikoa den neurrian, gehiago erabili eta ezagutuko dute eta aldi berean, gehiago motibatuko dira.

Helduen kasuan berriz, ibilbide KULTURALA deitzen zaio eta motibaziotik hasten da. Beraz, heldu batek euskara ikasi nahi badu, motibazioak indartsua izan beharko du.

Haurren prozesura itzulita, nabarmentzekoa da hiru-lau hizkuntza aldi berean ikas ditzaketela eta zailtasun berezirik gabe, baldin eta hizkuntza horietako bakoitzean erabilera altua bada.

Erabilera hori garatzeko orduan eskolak muga batzuk ditu. Zenbakitara ekarrita, urteko 365 egunetatik, eskola egunak 176 inguru dira eta gainera, esna orduen %15a igarotzen dute ikastetxean. Hainbat umeren kasuan, nahiz eta euskaraz ikasi, gaztelania gehiago erabiltzen dutenez (etxean, eskolaz kanpoko ekintzetan…), gaztelaniaz aritzeko erraztasun gehiago eskuratzen dute eta joera, hortaz, gaztelaniaz hitz egitea izanen da. Beraz, D ereduak, bertako bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gaitasuna edukitzea bermatzen badu ere, eskolak aldi berean “kanpoko laguntza” behar du erabileran sakontzeko eta eleaniztasuna ziurtatzeko.

Hona hemen bideo interesgarri bat, eskolatik kanpo ere euskara ahalik eta gehien erabiltzeko garrantziaz diharduena.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat