Arg: @ERA
BALIABIDEAKESKOLAN

Erabakiak hartzea: “¿apostamos por el modelo en euskera?”

Umea izatearekin batera une zoriontsu asko bizi eta, aldi berean, ardura berriak bereganatzen ditu familiak. Haurrari onena eman nahi izanen dio, noski, zoriontsu izan dadin eta bizitzan ahalik eta aukera gehien izan dezan. Gurasoek, beraz, hainbat erabaki hartu beharko dituzte. Besteak beste, zein hizkuntza eredutan eskolatuko duten aukeratzea.

Aukeraketa horretan, badira dena argi samar dutenak, baita dudatan ibiltzen direnak ere. Azken horien artean, gurasoak euskaldunak ala erdaldunak izan, zalantza ezberdinak izan ohi dituzte. Dena den, normala den bezala, duda horiek askotan errepikatzen dira.

Hori dela eta, ERA.eus-en gurasoek D ereduaren gainean Maiz Egindako Galderei erantzuteko atala dago. Guraso euskaldun batek eta erdaldun batek izan ditzaketen zalantzak berberak ez direnez, galde-erantzunak ere ezberdinak dira hizkuntza batean zein bestean (gaztelaniazko bertsioa beste 6 hizkuntzatan ere badago*). Esaterako:

  • Euskaldun batzuen zalantza: “Etxean euskaraz egiten badugu, eta D ereduan izena ematen badugu, gaztelania ongi ikasiko du?”.
  • Erdaldun batzuen zalantza: “No sé euskera. ¿Cómo puedo ayudar con las tareas escolares?”.

Halaber, informazio eske ikastetxeetara jo daiteke dudak argitzeko eta, bidenabar, zentroak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, beste aukera bat izan daiteke beste familia batzuen esperientzia ezagutzea. Antzeko egoeran egon direnen lekukotasunak entzuteak denei laguntzen die, konexio zuzena sortzen baita, enpatia berezia, eta bereziki Nafarroara beste toki batetik bizitzera etorritakoei. Horregatik, interesgarria irudituko zaie honakoa: Jatorri aniztasuna D ereduan.

Eta seme-alabak euskarazko ereduan eskolatzea erabaki duten familientzat, hona ongi etorria:

era.eus-eko beste edukietan bezala, aholku ezberdinak ematen dira bideo batean eta bestean, gurasoen euskararen ezagutzara egokituta. Eta hau ez da espoilerra, baizik eta kontuan hartzeko oharra, guraso euskaldunaren eta guraso erdaldunaren beharrak ezberdinak baitira.

*Hizkuntzak: arabiera, bulgariera, frantsesa, ingelesa, portugesa eta errumaniera.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat