Denbora altxor preziatua da, benetan, baita espazioa ere. Garrantzitsua da gure bizitzan. Izan ere, dela eremu pribatuan, dela publikoan, asko zaintzen ditugu tokiak. Etxean, esate baterako, oso agerikoa da, toki berezia ematen baitiegu argazkiei, oroigarriei edota landareei.
Espazio publikoei dagokionez, jende orok erabiltzeko diseinatu eta eraikiak izan dira eta hori bera da giltzarria, alegia, partekatzeko sortuak direla. Zerbitzu publiko diren heinean, funtzio integratzailea dute, baita bizi kalitatea hobetzeko helburua ere.
Hori dela eta, garrantzitsua da euskarak espazio publikoetan bere tokia hartzea: hizkuntza-paisaiaren bidez, musikaren bidez eta, batez ere, hitz egiteko ohituraren bidez. Horrela, ohiko bihurtu, normaltzat jo eta eroso erabiltzeko klima sortzen da. Euskarazko musika entzuten bada, kartelak euskaraz badaude… orduan errazagoa da jendea hizkuntza horretan mintzatzea.
Hizkuntza bat zenbat eta toki gehiagotan erabili, orduan eta osasuntsuago eta normalizatuagoa dagoenez, garrantzitsua da espazioak eta hizkuntzak uztartzea. Haurrek, adibidez, erraz jotzen dute gisa horretako loturak egitera. Eskola euskararekin lotzen dute, bertan euskaraz egiten baitute. Izan ere, espazio bati buruz ari garenean, hor gertatzen ari denaz ere ari gara.
Eskolaz gain, dena den, badira beste toki batzuk umeendako garrantzitsuak: kiroldegia, kultur etxea eta parkea edo plaza. Eta are garrantzitsuago egiten dira eskolarik ez dagoen garaietan, aste santuko oporretan kasu.
Hemen dituzue hiru espazio horietarako zenbait aholku eta baliabide, opor egun hauetan baliatu ditzakegunak: