KANPOAN

Herriko espazioak II: Liburutegia-Kultur Etxea

Gaur egun, gure geografiako haur guztiek hurbil dute liburutegi bat, dela beraien auzoan edo ondokoan, dela gertuko herri batean. Herri askotan, gainera, koxkorrak badira behintzat, kultur etxea ere badago. Eta zenbaitetan bi zerbitzuak toki berean bilduta daude. Espazio horiek umeentzako oso garrantzitsuak dira, eskola bukatu eta bertan igarotzen ahal dituztelako denbora libreko tarte handiak. Izan ere, aktibitate interesgarri asko antolatzen dituzte, baita euskaraz ere eta zalantzarik gabe, eskaintza hori altxor handia da, haurren garapen soziala eta kultura sustatu eta sormena indartzeaz gain, euskararen erabilera ez formala lantzeko ezin aproposagoak direlako.   

Liburutegiak, esaterako, neguko arratsalde ilun eta euritsuak bero-bero eta lasai  igarotzeko leku egokiak dira, oso, bertako eskaintza aprobetxatzen dugularik. Baina urte osoan zehar irekita daude eta tarteka-marteka ezohiko jarduerak antolatzen dira. Udaberrian, adibidez, herri askotako liburutegietan Irakurri, gozatu eta oparitu  egitasmoan parte hartzeko aukera dago, eta, irakurketaz gozatu ondoren, liburu bat %35 merkeago erosteko txartela eskuratzen ahal da. Zer aukeratu ez dakienarentzat, hemen gomendatutako liburuen zerrenda bat,  adinen arabera sailkatuta: galtzagorri.eus, haur eta gazte literatura.

Horrez gain, maiz, ipuin kontalarien emanaldiak antolatzen dira. Ba al dago istorioetan murgiltzeko eta aldi berean hizkuntza aberasteko modu hobeagorik?

Kultur etxeetako programazioek euskara entzuteko, praktikatzeko eta aberasteko aukera handiak ematen dituzte: zinea, antzerkia, txotxongiloak, musika, bertsoak, tailerrak…

Horrenbestez, espazio horiek gurasoen aliatuak dira. Ematen duten aukera zabal horretaz baliatzea da gakoa, aurretik esan bezala, haurrek euskara entzun, praktikatu eta aberastu dezaten. Gainera, liburutegiak zerbitzu publikoak direnez, erabiltzaileek iradokizunak egiteko aukera dute eta euskarazko eskaintza hobetzeko eska dezakete.

Herriko espazioen inguruko artikulu seriea:
I Kiroldegia
II Liburutegia-Kultur Etxea
III Kalea, parkea

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat